Athletic Club - UD Las Palmas
Jardunaldia 32
Liga

Athletic Club - UD Las Palmas

Athletic Club
Athletic Club
51
UD Las Palmas
UD Las Palmas
  • 7' San José
  • 9'58' Muniain
  • 18'59' Aduriz

KokapenaSan Mamés , Bilbo

36.293 pertsona

Gol festa europar grina mantentzeko

Athletic Clubek 5 UD Las Palmasek 1 Athletic Clubek 5-1 irabazi dio UD Las Palmas…

undefined

Athletic Clubek 5 UD Las Palmasek 1

Athletic Clubek 5-1 irabazi dio UD Las Palmas taldeari San Mamesen. San Josek, Muniainek (2) eta Adurizek (2) egin dituzte gure taldearen golak eta Bigasek kanariarrena.

Gure taldea nagusi izan da lehen minututik amaiera arte eta emaitza motz geratu da zelaian ikusitakoa kontuan hartuz gero.

Lehen ordu laurdenerako gol askoko lehia aurre-ikusten zen jada, San Joseren burukadari Muniainek faltaz egindako gol izugarria batu baitzaio eta baita Bigasen burukada ere. Atsedenaldiko hiru eta batekoak helburua hurbildu du eta bigarren zatia baieztapena baino ez da izan eta europar grinaren barikuak borrokan buru-belarri sartu du berriro Athletic.

Hori bai, jardunaldi ia osoa jokatzeko dagoen arren, europar pasioa ziurtaturik dago hurrengo astelehenean Ipuruan.

Arestian aipatu dugun jairekin bat eginez, San Mamesek merezitako omenaldia eskaini dio hirugarren One Club Man sariaren irabazleari, Sepp Maierri hain zuzen ere. Zorionak!