Athletic Club - Real Betis
34. jardunaldia
Liga

Athletic Club - Real Betis

Athletic Club
Athletic Club
21
Real Betis
Real Betis
  • 53' Aduriz (p.)
  • 60' Muniain
  • Rubén Castro 63'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

34.074 pertsona

Beste aurrerapausoa, oraingoan etxean

Athletic Clubek 2 Real Betisek 1 Athletic Clubek 2-1 irabazi dio Real Betis Balompie taldeari…

undefined

Athletic Clubek 2 Real Betisek 1

Athletic Clubek 2-1 irabazi dio Real Betis Balompie taldeari San Mamesen. Adurizek, penaltiz, eta Muniainek egin dituzte gure taldearen golak eta Ruben Castrok kanariarrena.

Gure taldea nagusi izan da arerio on baten aurka, baina lehen zati orekatuaren ostean, aukera garbi pare bat barne, abantailarik gabe erretiratu da aldageletara.

Bigarren zatian partida ireki da Adurizi egin dioten penaltiaren ostean. Aurrelariak gola egin du, eta aurtengo Ligan berriro ere (lau denboraldi jarraian dagoeneko) 15 golen langara heldu da.

Berehala Muniainek buruz egin du bigarrena, baina lehia kontrolpean zirudien arren Castroren gola bisitariak berpiztu ditu.

Azken txanpan abaguneak sortu dira alde bietatik, baina gol gehiagorik sartu ez denez hirugarren garaipena erreskadan heldu da Europar grina mantentzeko.

Aldi berean esan jada lehen itzuliko puntu kopurua gainditu dela, etxeko marka izugarria betetzeaz gain.

Lau jardunaldiren faltan inork ez du amorerik ematen eta igandean Vigon seigarren postuari eusten saiatuko gara. Han ez gara bakarrik egongo. Seguru.