KRC Genk - Athletic Club
3. jardunaldia

KRC Genk - Athletic Club

KRC Genk
KRC Genk
20
Athletic Club
Athletic Club
  • 40' Brabec
  • 83' Ndidi

KokapenaLuminus Arena , Genk

Bigarren porrot europarra etxetik at

KRC Genkek 2 Athletic Clubek 0 Athletic Clubek 2-0 galdu du KRC Genk taldearen aurka…

undefined

KRC Genkek 2 Athletic Clubek 0

Athletic Clubek 2-0 galdu du KRC Genk taldearen aurka Luminus Stadiumean. Brabec eta Ndidi golegileak izan dira. Emaitza honen ostean gure taldea multzoko azkena da eta beste hiru partida falta dira fase hau amaitzeko. Multzoko beste partidan bana egin dute Rapidek eta Sassuolok.

Italian gertatu zen bezala, Athleticek ekimena eraman du partidako fase askotan, baina etxeko taldea are eraginkorragoa izan da, aukera kopuru gutxi izan arren. Lehen zatian horrela gertatu da, hasierako minutuetan kontrola bisitariena izan da, baina lehen zatiaren azken txanpan Brabec Herrerinen aldaratze bat sareetara bidali du.

Bigarren zatian, aldiz, etxekoak atzerago sartu dira eta lehen zatian baino gutxiago hurbildu dira gure area ingurura. Tamalez ezin izan dugu arrisku frankorik sortu eta Genkek partida guztiz desorekatu du Ndidik areaz kanpotik baloiari astindu ederra eman dionean bi eta zerokoa ezartzeko.

Okerrena, dena den, etortzear zen, Yerayk mina hartu baitu orkatilan sarrera itsusi bat jasan eta gero. Hortik gutxira Adurizek mina hartu du, eskuin orkatilan ere, jauzi batean. Batak zein besteak zaila daukate igandean Real Madrilen aurka egoteko Santiago Bernabeun.