Athletic Club - APOEL FC
Final hamaseirenak

Athletic Club - APOEL FC

Athletic Club
Athletic Club
32
APOEL FC
APOEL FC
  • 38' Balenziaga
  • 61' Aduriz
  • 72' Williams
  • Efrem 36'
  • Gianniotas 89'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Partida ederra eta emaitza sinestezina

Athletic Clubek 3 APOEL FC-k 2 Athletic Clubek 3-2 irabazi dio APOEL FC taldeari, San…

undefined

Athletic Clubek 3 APOEL FC-k 2

Athletic Clubek 3-2 irabazi dio APOEL FC taldeari, San Mamesen jokatu den UEL-ren 32ko errondaren joaneko partidan. Balenziagak, Adurizek eta Williamsek egin dituzte gure taldearen golak eta Efremek eta Gianniotasek txipretarrenak.

Hitz gutxitan laburbil daiteke europar neurketa: Athleticen erabateko nagusitasuna, kontrako emaitza iraultzeko gaitasuna, joko ona eta bisitarien eraginkortasun harrigarria kanporaketan bizirik segitzeko.

Abagune zuri-gorrien zerrenda amaigabeak jada ez dauka inolako garrantzirik, bestelakoa izango baita oso itzuliko norgehiagoka, ea behintzat gaurko merezimenduen araberako fruitu hobeagoa ateratzen dugun.

Eta bitartean, Ligako froga gogorra ere, kasu honetan Valentzian igande honetan. Horko hitzorduan Valverde Athletic Clubeko partida gehien zuzendu duen entrenatzailea bihurtuko da.