Liverpool VS Athletic Club 2017-8-5 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala

Liverpool3 : 1Athletic Club

Firmino20'(p.)
Woodburn58'
Solanke79'
Williams29'
Laburpen bideoa
Estadioa
Aviva Stadium
Herria
Dublín
Data
05/08/2017
Ordua
18:15
Data eta ordua
2017-8-5 - 18:15

Porrota Dublingo lagunartekoan

Athletic Clubek 3-1 galdu du Liverpool FC taldearen aurka Dublingo Aviva Stadiumean. Williamsek egin du…

2017ko abu. 5a

Athletic Clubek 3-1 galdu du Liverpool FC taldearen aurka Dublingo Aviva Stadiumean. Williamsek egin du gure gola eta Firminok, Woodburnek eta Solankek Ingalaterrako taldeenak.

Alternatibaz beteriko partida izan da, izugarrizko giroarekin gainera, 51.000 ikusleren presentziarekin.
Hasieran Liverpool jaun eta jabe izan da, baina lehen golaren ostean zuri-gorriak berpiztu dira eta kokapen hobeagoari esker berdinketa heldu da eta aukerak egon dira atsedenaldira aurretik joateko.

Bigarren zatiaren hasiera antzekoa izan da, baina Liverpoolek bere freskotasuna inposatu du eta, horren eskutik, beste gol bi egin ditu azken txanpan.