Athletic Club 0 Fenerbahce SK 0 Club eta Fenerbahcek Football Des Alpes Festival txapelketan jokatu…
Athletic Club 0 Fenerbahce SK 0
Club eta Fenerbahcek Football Des Alpes Festival txapelketan jokatu duten lagunarteko partida hutsean amaitu da. Golik gabeko berdinketa honekin suitzar birari amaiera eman zaio.
Zuri-gorriak nagusi izan dira partidako tarte gehienetan eta aukerarik garbienak sortu dituzte.
Argiena lehen zatian Muniaini egindako penaltiaren ondorioz heldu da, baina Aritz Adurizek baloia kanpora bidali du eskuinez.
Bigarren zatian ere partidak dinamika berbera erakutsi du, baina markagailua ez da mugitu.
Alderik txarrena Sabin Merinok eskuin hankan duen gainkarga izan da.