CD Leganes VS Athletic Club 2017-10-22 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
09. Jardunaldia

CD Leganes1 : 0Athletic Club

Beauvue55'
Bertaratzea10.509
Laburpen bideoa
Estadioa
Butarque
Herria
Leganés
Data
22/10/2017
Ordua
18:30
Data eta ordua
2017-10-22 - 18:30

Etxekoek aukerak hobeto aprobetxatu dituzte

CD Leganesek 1 Athletic Clubek 0Athletic Clubek 1-0 galdu du Butarque futbol zelaian CD Leganes…

2017ko urr. 22a

CD Leganesek 1 Athletic Clubek 0


Athletic Clubek 1-0 galdu du Butarque futbol zelaian CD Leganes taldearen aurka. Beauvuek egin du partidako gol bakarra bigarren zatian.

Sevilla FC mendean hartu eta gero, ezinezkoa izan da puntu gehiagorik pilatzea Ligan. Lehia orekatua izan da, baina etxekoek askozaz hobeto aprobetxatu dituzte euren aukerak.

Lehen zatian joko zein aukera gutxi ikusgaia egon dira Butarquen. Bigarrenean Athleticek hobeto ekin dio neurketari eta lehen hamar
minutuetan hiru abagune garbi sortu ditu: Adurizek buruz gutxigatik kanpora; Iñaki Williamsen eskuinkada Cuellarrek kornerrera desbideratu duena eta San Josek buruz langara. Beraz, aukera egon da aurretik ipintzeko, baina ez da horrela gertatu.

Eta hortik berehala Amrabatek lapurtu duen baloiak kontraeraso azkarra ahalbidetu du eta Beauvuek jokaldi ona egin du bat eta zerokoa ezartzeko.

Hortik aurrera berdinketa eskuratzeko saiakera guztiak antzuak izan dira, gure bizkarrean zuloak irekitzen ziren bitartean.

Lehiaketak ez du geldiunerik ezagutzen eta asteazkenean, Formenteran, Kopa estreinaldia datorkigu.