RC Celta - Athletic Club
Jardunaldia 11
Liga

RC Celta - Athletic Club

RC Celta
RC Celta
31
Athletic Club
Athletic Club
  • 16' Sergi Gómez
  • 23'26' Iago Aspas
  • Raúl García 38'

KokapenaBalaídos , Vigo

19.876 pertsona

Zorigaiztoko hamar minutu

Real Club Celtak 3 Athletic Clubek 1Athletic Clubek 3-1 galdu du Real Club Celta taldearen…

undefined

Real Club Celtak 3 Athletic Clubek 1


Athletic Clubek 3-1 galdu du Real Club Celta taldearen aurka Balaidosen. Raul Garciak egin du taldearen gola eta Sergi Gomezek eta Iago Aspasek (2) talde galiziarrarenak.

Neurketa nahi eta behar zen baino askozaz lehenago joan zaigu. Hasiera on baten ostean, lehen ordu laurdenean ekimena gurea zen eta Celtak ez zuen erraz zelai erdia gainditzen, baina bat-batean zorigaiztoko hamar minutu heldu dira.

Sergi Gomezek buruz ireki du markagailua 16. minutuan. Athleticek ez du partida behar bezala irakurri eta denbora tarte labur batean Celtak, izugarrizko jokorik behar gabe, gure gabeziak aprobetxatu ditu lehia bideratzeko.

Raul Garciak gol ona egin du atsedenaldia baino lehenago, baina bigarren zatiko nagusitasuna alferrikakoa izan da Unai Nuñezek, Laportek, Williamsek edota Adurizek izan dituzten aukerak ez direlako gauzatu.

Orain aste biko geldiunea dator, indarrak eta zentzazioak pilatzeko balio behar duena Vila-real CF San Mamesen hartu baino lehenago. Partida horretan ez da Mikel Vesga egongo, bosgarren txartel horia ikusi du eta.