Getafe VS Athletic Club 2018-1-19 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
20. Jardunaldia

Getafe2 : 2Athletic Club

Molina21'(p.)
Ángel74'
Williams13'
Raúl García47'(p.)
Bertaratzea11.457
Laburpen bideoa
Estadioa
Coliseum Alfonso Pérez
Herria
Getafe
Data
19/01/2018
Ordua
21:00
Data eta ordua
2018-1-19 - 21:00

Beste berdinketa etxetik at bigarren itzulia hasteko

Getafe CF-k 2 Athletic Clubek 2Athletic Clubek bana egin du Getafe CF taldearen aurka Coliseum…

2018ko urt. 19a

Getafe CF-k 2 Athletic Clubek 2



Athletic Clubek bana egin du Getafe CF taldearen aurka Coliseum Alfonso Perez futbol zelaian. Iñaki Williamsek eta Raul Garciak, penaltiz, egin dute gure taldearen gola eta Jorge Molinak, penaltiz, eta Angelek etxeko taldearenak.

Ligako lehen itzulia amaitzeko orduan gertatu zen bezala Athleticek puntu bat erdietsi du etxetik at bigarren itzuliari ekiteko unean. Oraingo honetan gureak bi aldiz goitik egon dira markagailuan eta, zoritxarrez, abantaila ezerezean geratu da. Gaurkoarekin, Ligan galdu gabe erreskadan bederatzigarren jardunaldia bete du Athleticek.

Alternatibaz beteriko lehian Athleticek jo du lehen Williamsen bolea bati esker. Getafe erreakzionatzen saiatu da, baina berdinketa jokaldi isolatu batean heldu da, Jorge Molinak sartu duen penalti bati esker.

Bigarren zatiaren hasiera are zoroagoa izan da. Hasi eta berehala Raul Garciak Merinori egin dioten penaltia sareetara bidali du. Getafek beste penalti bat izan du alde, eztabaidatzeko aukera anitz ematen duenetariko bat, baina oraingo honetan Iagok baloia langa gainetik desbideratu du Molinaren jaurtiketa. Dena den, Williamsek hirugarrena egiteko aukera garbia izan duen arren, etxeko taldeak estu hartu gaitu hainbat pasartetan eta berdinketa heldu da Angelen bitartez.

Ordu laurden bat falta zen amaitzeko eta zuri-gorriek ekimena eramatea lortu duten arren gol festa amaitutzat eman da.

Hurrengo ostiralean, 21:00etan San Mamesen, denboraldiko laugarren euskal derbya datorkigu, kasu honetan SD Eibarren aurka, beste aukera bat burua gora begira ipintzeko.