Bartzelona VS Athletic Club 2018-3-18 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
29. Jardunaldia

Bartzelona2 : 0Athletic Club

Paco Alcácer8'
Messi30'
Bertaratzea82.312
Laburpen bideoa
Estadioa
Camp Nou
Herria
Barcelona
Data
18/03/2018
Ordua
16:15
Data eta ordua
2018-3-18 - 16:15

Etxekoek lehen zatian erabaki dute

Athletic Clubek 2-0 galdu du FC Bartzelonaren aurka Camp Nou futbol zelaian. Alcacerrek eta Messik…

2018ko mar. 18a

Athletic Clubek 2-0 galdu du FC Bartzelonaren aurka Camp Nou futbol zelaian. Alcacerrek eta Messik egin dituzte gorri-urdinen golak.

Etxekoek sailkapenean duten tokiaren arrazoiak eta euren jokalarien kalitatea erakutsi dituzte eta nagusi izan dira hasieratik amaieraraino, batez ere lehen zatian, aukera gehiago sortuz aldea handitzeko.

Partida honetan Susaetak 350 partida bete ditu Ligan, duela 11 urte debutatu zuen zelaian hain justu ere.

Orain Ligak aste biko atsedenaldia dauka eta ostean Real Club Celta hartuko dugu San Mamesen.