Deportivo Alavés - Athletic Club
Jardunaldia 37
Liga

Deportivo Alavés - Athletic Club

Deportivo Alavés
Deportivo Alavés
31
Athletic Club
Athletic Club
  • 43' Guidetti
  • 60' Munir
  • 77' Ibai
  • Muniain 79'

KokapenaMendizorrotza , Gasteiz

19.458 pertsona

Ez dago modurik

Athletic Clubek 3-1 galdu Deportivo Alavesen aurka Mendizorrotzan. Iker Muniainek egin du gure taldearen gola…

undefined

Athletic Clubek 3-1 galdu Deportivo Alavesen aurka Mendizorrotzan. Iker Muniainek egin du gure taldearen gola eta Guidetti, Munir eta Ibai Gomez izan dira etxekoen golegileak. Azken emaitzari so eginez, Alaves jaun eta jabe izan dela, eta ez bakarrik markagailuan, baina ez da horrela izan. Jaurtiketak, kornerrak, pase onak… estatistika guztiek gure taldearen lana goraipatzen dute, baina estatistikak ez dira futboleko osagai bakarrak eta gaurkoan ere ikusten da denboraldi honetan ez dagoela modurik erregulartasuna eskuratzeko. Lehen zatian nagusi izan gara eta aukera garbiak izan ditugu alde erosoarekin atsedenaldira joateko. Tamalez Keparen pase batek Guidettirekin egin du topo eta ‘istripuaren’ ondorioz bat eta zerorekin joan gara atsedenaldira. Bigarren zatia ildo beretik hasi da, baina lehenago desorekatu da eta jokaldi isolatu batean Munirrek berebiziko gola egin du eta hortik aurrera arabarrak lasaiago egon dira. Ibaik egin du hirugarrena eta erreakzionatzeko ia astirik gabe Muniainek aldea murriztu du. Igandean Liga itxiko da San Mamesen, Espanyolen aurkako lehiarekin. Bertan ez dira egongo Mikel Rico, lesionatu dela, eta Iñigo Martinez, San Jose eta Saborit euren bosgarren txartela dela-eta.