Hertha BSC - Athletic Club
Jardunaldia 1

Hertha BSC - Athletic Club

Hertha BSC
Hertha BSC
00
Athletic Club
Athletic Club

KokapenaOlympiastadion , Berlín

28.832 pertsona

Husnako berdinketa europar ligaxkaren estreinaldian

Herthak 0 Athletic Clubek 0Hertha BSCek eta Athletic Clubek hutsean amaitu dute Berlingo Olympiastadionen jokatu…

undefined

Herthak 0 Athletic Clubek 0


Hertha BSCek eta Athletic Clubek hutsean amaitu dute Berlingo Olympiastadionen jokatu den UEL-ren Multzoen Faseko lehen partida.
Zati bat talde bakoitzarentzat eta amaieran denak pozik edo denak triste, botila erdi hutsik edo erdi beterik ikusita.

Lehen zatian Athletic izan da nagusi eta alemaniarrek zailtasunak izan dituzte bere zelaitik erasorako posizioetara trantsizioa egiteko. Adurizek eta Muniainek izan dituzte abagunerik garbienak baina atsedenaldira golik gabe abiatu dira talde biak.

Bigarren zatian, aldiz, etxekoen txanda izan da. Hertha hobeto kokatu da zelaian eta zuri-urdinek min gehiago egin dute hegaletatik, batez ere Kalou eta Weiserren eskutik, batez ere hasierako minutuetan. Sortu diren aukera guztietan Iago Herrerin atezaina ere fin ibili da eta atea, beste behin, zulatu barik mantendu da.

Puntu bat hasteko eta bigarren jardunaldia jokatu baino lehen Ligako hiru partida zain ditugu, lehendabizikoa igandean bertan Las Palmasen, hau da, helgalditik hegaldira.