Athletic Club - Zorya Luhansk
Jardunaldia 2

Athletic Club - Zorya Luhansk

Athletic Club
Athletic Club
01
Zorya Luhansk
Zorya Luhansk
  • Kharatin 26'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

32.462 pertsona

Erreakzio gaitasunik gabe

Athletic Clubek 0 FC Zoryak 1Athletic Clubek 0-1 galdu du FC Zorya taldearen aurka San…

undefined

Athletic Clubek 0 FC Zoryak 1


Athletic Clubek 0-1 galdu du FC Zorya taldearen aurka San Mamesen. Kharatinek, lehen zatian, egin du partidako gol bakarra.

Hasiera ona izan du taldeak, Muniainek gurutzetara bidali du baloia hasi eta berehala, eta beste abagune batzuk ere sortu dira. Dena den minutuak aurrera joan ahala partida orekatu da. Nagusitasuna bai, baina sakontasunik gabe gurea. Gauzak okertu dira korner baten ondorioz bat eta zerokoa heldu denean eta atsedenaldira arte zuri-gorriak zeharo blokeatu dira.

Bigarren zatian ekimena Athleticena izan da argi eta garbi, baina bizitasuna falta zaio taldeari defentsa trinkoa gainditzeko. Eta lortu denean Lunin atezainak bere lana primeran egin du. Halaz ere, okerrena izan daiteke Iker Muniainen lesioa, oraindik zehaztu barik badago ere.

Athletic hirugarren doa orain multzoan eta gure hurrengo aurkaria, Suediako Ostersunds FK, lehena, sei punturekin.