
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2017-18
- Athletic Club - Östersunds FK
Athletic Club - Östersunds FK


- 70' Aduriz
KokapenaSan Mamés , Bilbo
32.354 pertsona
Lehen garaipena Multzoen Fasean
Athletic Clubek 1 OFK-k 0Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Östersunds FK taldeari San Mamesen. Adurizek…

Athletic Clubek 1 OFK-k 0
Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Östersunds FK taldeari San Mamesen. Adurizek egin du neurketako gol bakarra.
Kostata bada ere, Multzoen Faseko lehen garaipena heldu da. Ongi merezita eta lan eskerga egin eta gero. Bide batez, argi eta garbi geratu da talde suediarrak egiten duen jokoa eta duen sendotasuna ez direla kasualitatea, aldi berean euren etxeko lehiaketa jada amaitzen ari direlako.
Gure jokalariak agintzera irten dira eta ia partida osoan helburua lortu dute, baina zaila izan da oso nagusitasuna abagune bihurtu, hamasei korner atera diren arren (bisitariek bat ere ez).
Azkenean lanak fruitua eman du eta Adurizek buruz, Raul Garciaren errematea langan jo eta gero, justizia egin duen gola egin du 70. minutuan.
Garaipenari esker, Athleticek bizirik dirau estu dagoen multzoan partida bi falta direnean: ÖFK-k 7, Zoryak 6, Athleticek 5 eta Hertak 4 puntu hain zuzen ere.
Europa oraingoz ahaztuta, hurrengo erronkak Vigora garamatza igandean.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
José Ángel Ziganda

Östersunds FK
Hamaikakoan
