Athletic Club - Málaga CF
Jardunaldia 25
Liga

Athletic Club - Málaga CF

Athletic Club
Athletic Club
21
Málaga CF
Málaga CF
  • 17' Susaeta
  • 44' San José
  • En-Nesyri 13'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

37.518 pertsona

Garaipena San Mamesera itzuli da

Athletic Clubek 2 Malaga CF-k 1Athletic Clubek 2-1 irabazi dio Malaga CF taldeari San Mamesen….

undefined

Athletic Clubek 2 Malaga CF-k 1


Athletic Clubek 2-1 irabazi dio Malaga CF taldeari San Mamesen. Susaetak eta San Jose egin dituzte gure taldearen golak eta En Nesyrik lortu du talde andaluziararena.

Garaipena itzuli da Katedralera Malaga on baten aurka, bisitariek sailkapeneko azkenaren aldetik espero zitekeen baino joko askozaz hobeago erakutsi dute eta. Lehia aurpegi bikoa izan da. Lehen zatian zuri-gorriak nagusi izan dira goitik behera, nahiz eta Malagak markagailuan aurrea hartu beren lehen abagunean. Urduritasuna gaindituz, berdinketa berehala heldu da Susaetaren golari esker eta atsedenaldira arte arestian aipaturiko nagusitasuna ez da gauzatu San Josek boleaz bigarrena egin arte.

Abantaila eskasa merezimenduei begira, baina gauzak orekatu dira bigarren zatian. Malagak aurrerapausoa eman du eta aukerarik garbiena 61. minutuan izan du, baina Kepak bikain desbideratu egin du En Nesyriren penalti jaurtiketa. Taldeak abantailari eutsi dio eta azkenean hiru puntu garrantzitsu hauek etxean geratu dira.

Eta ia atsedenik gabe, asteazkenean LaLigaren hitzordu berri bat etxean, Valentzia CF taldearen aurka.