Athletic Club - RC Celta
Jardunaldia 30
Liga

Athletic Club - RC Celta

Athletic Club
Athletic Club
11
RC Celta
RC Celta
  • 56' Nuñez
  • B. Méndez 90'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

33.657 pertsona

Partida ona, baina emaitza ez hainbeste

  Athletic Clubek 1 RC Celtak 1 Athletic Clubek bana egin du Real Club Celtaren…

undefined


 

Athletic Clubek 1 RC Celtak 1

Athletic Clubek bana egin du Real Club Celtaren aurka San Mamesen. Unai Nuñezek eta Brais Mendezek egin dituzte partidaren gol biak.

Ligako geldiunearen osteko partida ona jokatu du Athletic Clubek, baina, tamalez, emaitza ez da hainbesterako izan eta luzapenean hartutako golaren ondorioz puntu batekin konformatu beharko.

Zuri-gorriek partidari ondo ekin diote eta lehen zatian nagusi izan diren arren ez dute zorterik izan ate aurrean definitzeko orduan, ezta epailearen erabakiekin ere.

Bigarren zatian Athleticek saria jaso du 57. minutuan. Raul Garciak buruz zutoinera errematatu du eta aldaratzea Unai Nuñezek barrura bidali du. Bere lehendabiziko gola izan da Lehen Mailan.

Gure taldeak aurrera segitu du, neurketa kontrolatu guran, baina azken txanpan, azken hamar minutuetan konkretuki, Celtak ekimena bereganatu du, zuri-gorriek nekea ere nozitu dute eta luzapenean berdinketa heldu da. Amaiera arte etsipena nagusitu da jokalarien eta zaleen artean eta partida zoratu egin da. Saltsa horretan galiziarrek abaguneak izan dituzte gol gehiago egiteko ere, aurreko laurogeita hamar minutuetan Athleticek merezimendu gehien pilatu duena izan arren.

Hurrengo jardunaldian Athleticek Vila-realen zelaia bisitatuko du, apirilaren 9an, astelehenean.