
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2017-18
- Athletic Club - RC Deportivo
Athletic Club - RC Deportivo


- 47' Raúl García
- 72' Susaeta
- Adrián 6',14'
- Borja Valle 53'
KokapenaSan Mamés , Bilbo
37.715 pertsona
Etxeko hirugarren porrota Ligan
Athletic Clubek 2-3 galdu du A Coruñako Deportivoren aurka San Mamesen. Raul Garciak eta Susaetak…

Athletic Clubek 2-3 galdu du A Coruñako Deportivoren aurka San Mamesen. Raul Garciak eta Susaetak egin dituzte gure taldearen golak eta Adrianek (2) eta Vallek talde galiziarrarena. Ezin izan dugu bigarren garaipena jarraian lotu eta Deportivok ederto aprobetxatu du bere hasiera ona, ordu laurdenerako gola bihurtu baititu bere lehen bi aukerak. Hortik aurrera Athleticek ez du zirrikiturik topatu eta presioa egitean espazio larregi utzi ditu arerioarentzat. Bigarren zatian, aldiz, neurketa zoratu egin da. Hasi eta berehala Raul Garciak bat eta bikoa ezarri du, jarraian bigarren gol bat baliogabetu diote eta unerik gozoenetan bisitariek ederto baliatu dute lehen aukera hirugarrena egiteko. Taldeak ez du amorerik eman eta Susaetaren korner jaurtiketa batek itxaropena berpiztu du. Honezkero Muniainek jada San Mameseko soropila zapalduta zeukan. Minutuak egon bazeuden, baina zorigaiztoko denboraldi honetan jokoa eta zortea ere ez ditugu lagun izan eta Rubenen geldiketek bizirik mantendu dute Deportivo. Etenaldirik gabe, asteazkenean, 21:30ean, bisita zaila daukagu Real Madrilen zelaira.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
José Ángel Ziganda

RC Deportivo
Hamaikakoan
