Athletic Club VS Alaves 2018-1-7 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
18. Jardunaldia

Athletic Club2 : 0Alaves

X.Etxeita8'
Aduriz64'(p.)
Bertaratzea41.000
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
07/01/2018
Ordua
18:30
Data eta ordua
2018-1-7 - 18:30

Garaipen berri bat urteari hasiera emateko

Athletic Clubek 2 Deportivo Alavesek 0Athletic Clubek 2-0 irabazi dio Deportivo Alaves taldeari San Mamesen….

2018ko urt. 7a

Athletic Clubek 2 Deportivo Alavesek 0



Athletic Clubek 2-0 irabazi dio Deportivo Alaves taldeari San Mamesen. Etxeitak eta Adurizek, penaltiz, egin dituzte gure taldearen golak.

Urteari ekiteko derbya zetorkigun eta emaitza ezin hobea izan da: garaipena Ligako zazpigarren partida erreskadan galdu barik lotzeko; golik jaso gabe amaitzen den Ligako zortzigarren partida da eta beste hiru puntu garrantzitsu poltsikoratu dira sailkapenaren erdialdetik gora kokatzeko, 24 punturekin.

Justizia osoz erdietsitako garaipena izan da, iazko denboraldian irabazi duguna izan zela kontuan hartuta ere. Aldi berean, atzeko lanari eutsi zaio eta, area gehiago, gola berreskuratu da San Mamesen eta azken hamar urteotako estatistika amaitu da, zenbakiek esaten baitzuten ez genuela urteko lehen partida San Mamesen irabazten.

Aurrekoa gutxi balitz, aspaldiko partez, Etxeitaren gola korner jaurtiketa baten ondorioa izan da. Horren ostean, taldeak presioa eta joko ona mantendu ditu, lehen zatiko azken minutuak kenduta.

Bigarren zatian Adurizek, penaltiz egindakoaren bitartez, beste marka bat ezarri du, egun Lehen Mailan dauden hogei taldeei gola egin bait die jada. Hortik lehia amaitu bitartean, nagusitasuna erabatekoa izan da. Hurrengo neurketarekin lehen itzulia amaituko da, Bartzelonan igandean RCD Espanyolen aurka.