
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2017-18
- Athletic Club - SD Eibar
Athletic Club - SD Eibar


- 50' Aduriz
- Kike García 73'
KokapenaSan Mamés , Bilbo
39.331 pertsona
Berdinketa etxeko azken derbyan
Athletic Clubek 1 SD Eibarrek 1Athletic Clubek eta Eibarrek bana egin dute San Mamesen. Aritz…

Athletic Clubek 1 SD Eibarrek 1
Athletic Clubek eta Eibarrek bana egin dute San Mamesen. Aritz Adurizek egin du gure taldearen gola eta Kike Garciak talde armaginarena.
Hamargarren partida erreskadan galdu barik, baina ezinezkoa izan da abantailari eustea eta hiru puntuak ateratzea etxeko azken euskal derbyan.
Lehen zatia gatzik gabekoa izan da. Gure aldetik aipagarriena litzateke Williamsek izan dituen aukera biak, baina Dimitrovic atezainak ederto ekidin ditu.
Bigarren zatiaren hasiera hobeagoa izan da zuri-gorrientzat eta Adurizek buruz sareetara bidali du Williamsen erdiraketa. Bitxia bada ere, partida kontrolpean zegoela zirudienean Eibarrek egin du berdinketa eta, hortik aurrera, nagusi izan da lehia amaitu bitartean, hori bai, berebiziko aukerak sortu barik.
Hurrengo jardunaldiak Gironarako bisitaldia dakarkigu. Ea hiru puntuak ekartzerik daukagun.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
José Ángel Ziganda

SD Eibar
Hamaikakoan
