Athletic Club - UD Las Palmas
Jardunaldia 23
Liga

Athletic Club - UD Las Palmas

Athletic Club
Athletic Club
00
UD Las Palmas
UD Las Palmas

KokapenaSan Mamés , Bilbo

33.679 pertsona

Bultza eta bultza, saririk gabe

Athletic Clubek 0 UD Las Palmasek 0Athletic Clubek eta Union Deportiva Las Palmasek hutsean amaitu…

undefined

Athletic Clubek 0 UD Las Palmasek 0


Athletic Clubek eta Union Deportiva Las Palmasek hutsean amaitu dute San Mamesen. Gure taldea ezinean dabil etxeko partidetan eta, bitxia bada ere, gol kopuru bikoitza erdietsi du etxetik at Ligan: zortzi katedralean eta hamasei etxetik urrun.

Lehen zatia orekatua izan da oso, abagunerik gabe eta joko-erritmo gutxirekin. Bigarren zatian, gutxienez, zuri-gorriek gehiago bultzatu dute eta, bisitarien kontraerasoen arriskua gaindituz, kanariarrak euren zelaian sartu dute. Tamalez ez da nahikoa izan, azken metroetan argitasuna falta baitzaigu. Adibide gisa azken txanpan Williamsek izan duen aukera garbia, Chichizolak urrundu duena.

Zerbait azpimarratzeko, Keparen eta De Marcosen itzulera, Yerayren berragerpena San Mamesen, Iñigo Martinezen debuta etxean eta Iturrasperen 300. partida zuri-gorriz aipa daitezke. Aitzitik Adurizek zein Raul Garciak txartel hori bana ikusi dute, euren bosgarrena, eta ezin izango dute igandean Atletico Madrilen aurkako partida jokatu.

Tartean, erronka potolo bat zain daukagun ostegunean Errusian, Moskun hain justu ere, bertoko Spartaken aurka UEL-ren final hamaseirenetan.