Athletic Club - Olympique Marseille
Final zortzirenak

Athletic Club - Olympique Marseille

Athletic Club
Athletic Club
12
Olympique Marseille
Olympique Marseille
  • 74' Williams
  • Payet (p.) 38'
  • Ocampos 52'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Agur Europako ibilbideari

Athletic Clubek 1 Olympique Marseillek 2Athletic Clubek 1-2 galdu du Olympique Marseilleren aurka San Mamesen…

undefined

Athletic Clubek 1 Olympique Marseillek 2


Athletic Clubek 1-2 galdu du Olympique Marseilleren aurka San Mamesen eta UEL-tik kanpo geratu da 16ko Errondan (2-5 oro har) Iñaki Williamsek egin du gure taldearen gola eta Payetek (penaltiz) eta Ocamposek bisitarienak.

Frantziar taldea nagusi izan da kanporaketa osoan zehar. Dena den lehen zatian oreka izan da nagusi, baina azken txanpan kontrako penaltiak zaila zegoena are zailago ipini du, kanporaketa jada erabaki ez badu.

Bigarren zatian Olympiquek espazioaz nonahi izan ditu eta zero eta bikoaren ostean lasai jokatu du. Halaz ere, Williamsek aldea murriztu du eta taldeak ez du amorerik eman partida osoan zehar, eta zailtasun guztiak gainditzen saiatu da: Rico eta Yeray lehen zatian lesionatu dira eta 1-2koarekin Adurizek txartel gorria ikusi du.

Taldeak ia 40.000 ikusleren sostengua izan du atarikoetan eta norgehiagoka luzatu den bitartean. Ostean zaleek euren haserrera islatu dute.

Beraz, San Mameseko 101. europar partida oraindik zain daukagu. Ea denbora gehiegirik ez dugun itxaron behar faltan botatzeko, esaterako, aurtengo denboraldiko hamalau europar esperientziak, hauetariko erdia Katedralean bertan.

Eta Ligako azken geldiunera heldu baino lehen, beste erronka zaila daukagu begi-bistan: Camp Noura bisitaldia oraindik partidarik galdu ez duen FC Bartzelona bisitatzeko.