FC Augsburg VS Athletic Club 2018-8-12 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala

FC Augsburg0 : 1Athletic Club

Unai López72'
Bertaratzea15.113
Laburpen bideoa
Estadioa
WWK Arena
Herria
Augsburg
Data
12/08/2018
Ordua
15:30
Data eta ordua
2018-8-12 - 15:30

Garaipena denboraldi-aurreko azken partidan

Athletic Clubek 0-1 irabazi dio FC Augsburg taldeari WWK Arenan jokatu den partidan. Unai Lopezek…

2018ko abu. 12a

Athletic Clubek 0-1 irabazi dio FC Augsburg taldeari WWK Arenan jokatu den partidan. Unai Lopezek egin du zuri-gorrien gola 72. minutuan eta, gauzak horrela, garaipenarekin itxi da denboraldi-aurrea.

Partida aurreko egunekoa bezala hasi da, Athleticen ekimena sakontasunik gabe eta etxekoen kontraeraso isolatuak, baina oraingo honetan golik egin gabe.

Bigarren zatiaren hasieran FC Augsburgek arriskurik handiena sortu du, baina minutuak aurrera joan ahala Athletic nagusitu da, baita markagailuan ere, lehen zatiko arriskua aise gaindituz.
Zero eta bat eta astebete falta da soilik CD Leganes San Mamesen hartzeko.