Barakaldo CF VS Athletic Club 2018-7-22 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala

Barakaldo CF0 : 5Athletic Club

Yeray20'
Williams21'
Guruzeta25'
Aduriz29'
Muniain31'
Laburpen bideoa
Estadioa
Lasesarre
Herria
Barakaldo
Data
22/07/2018
Ordua
11:30
Data eta ordua
2018-7-22 - 11:30

Barakaldon denboraldi-aurreko bigarren garaipena

Athletic Clubek 0-5 irabazi dio Barakaldo CF taldeari Lasesarren, Yeray, Williams, Guruzeta, Aduriz eta Muniainen…

2018ko uzt. 22a

Athletic Clubek 0-5 irabazi dio Barakaldo CF taldeari Lasesarren, Yeray, Williams, Guruzeta, Aduriz eta Muniainen golei esker. Denboraldi-aurreko bigarren norgehiagoka garaipenarekin amaitu da, Bigarren B Mailako arerio baten kontra eta Bizkaian bertan kasu honetan ere.

Partidako gol guztiak lehen zatian heldu dira, era guztietako jokaldiak izan dira eta erasoko ia jokalari guztiek gola egin dute.

Bigarren zatian aldiz, partida zabalagoa izan da, etxekoek aukera batzuk sortu dituzte eta. Dena den abagunerik garbienak urdinez jantzi dutenenak izan dira.