Athletic Club VS CD Leganés 2018-8-20 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
01. Jardunaldia

Athletic Club2 : 1CD Leganés

Nolaskoain27'
Muniain92'
J.Silva32'
Bertaratzea38.327
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbao
Data
20/08/2018
Ordua
22:00
Data eta ordua
2018-8-20 - 22:00

Protagonista izateko etengabeko gogoak saria izan du

Athletic Clubek 2-1 irabazi dio CD Leganes taldeari San Mamesen aurtengo denboraldiko estreinaldian. Peru Nolaskoainek…

2018ko abu. 20a

Athletic Clubek 2-1 irabazi dio CD Leganes taldeari San Mamesen aurtengo denboraldiko estreinaldian. Peru Nolaskoainek eta Iker Muniainek egin dituzte gure taldearen golak eta Jonathan Silvak talde madrildarrarena.

Aspaldiko partez Ligari etxeko garaipen batekin ekin diogu. Hiru puntuak etengabe protagonista izateko gogoaren fruitua izan dira, gabezia batzuekin oraindik ere: nekea, jokatzeko era hobeto landu beharra… Sasi guztien gainetik puntuak, luzapenean bada ere, etxean gertatu dira.

Gainera garaipenak Aste Nagusia pozarren bizitzeko aukera eskaini die bertaratu diren zaleei estreinaldi asko zuzenean bizitzeko aukera emanez ere: Unai Simon eta Peru Nolaskoain (gola eta guztiz) lehoi berriak dira Lezamatik kategoriak igo eta gero. Yuri Berchiche gurera itzuli da eta Dani Garciak eta Ander Capak zuri-gorriz ere lehendabizikoz jantzi dira. Kontrako aldean, Aritz Adurizen lesioa daukagu.

Hasiera ona, beraz, ea segida duena hurrengo astelehenean, berriro San Mamesen, eta kasu honetan SD Huescaren aurka.