Rayo Vallecano VS Athletic Club 2018-10-24 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
03. Jardunaldia

Rayo Vallecano1 : 1Athletic Club

Pozo23'
Muniain67'
Bertaratzea11.850
Laburpen bideoa
Estadioa
Vallecas
Herria
Madrid
Data
24/10/2018
Ordua
19:00
Data eta ordua
2018-10-24 - 19:00

Zati ezberdin bi beste puntu bat gehitzeko

Athletic Clubek bana berdindu du Rayo Vallecano taldearen aurka Vallecas futbol zelaian. Iker Muniainek, bigarren…

2018ko urr. 24a

Athletic Clubek bana berdindu du Rayo Vallecano taldearen aurka Vallecas futbol zelaian. Iker Muniainek, bigarren zatian, egin du gure taldearen gola eta Pozok madrildarrak aurretik ipini du lehen zatian.

Beste berdinketa bat, denboraldiko seigarrena (laugarrena etxetik at) hiru partidako astearen bigarren geltokian. Igandean gertatu zen legez, kasu honetan ere arerioa aurretik ipini da eta lehen zati askozaz hobeagoa egin du. Atsedenaldira heldu baino lehen Rayok erraz heldu da area inguruan eta horrelako batean Pozok areatik at gola egin du.

Ezberdintasuna bigarren zatian egon da, Athleticek itxura hobeagoa eman baitu, batez ere presioa egokitu duelako, bertikalagoa izan delako eta, beraz, gol egiteko aukerak sortu direlako, berdinketa ikusteko 66. minutura arte itxaron egin behar dugun arren. Raul Garciak buruz zutoinera bidali du eta Muniainek, lurretik, denboraldiko bere laugarren gola lortu du.

Amaiera arte alternatibak eta aukerak egon dira area bietan, baina golik ez. Hurrengo hitzordua, astea ixteko, larunbatean San Mamesen izango da, 16:15ean Valentziaren aurka. Bisitariek puntu bat gehiago daukate eta, gure kasuan legez, partida bakarra irabazi dute Ligan.