Athletic Club VS Real Madrid 2018-9-15 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
04. Jardunaldia

Athletic Club1 : 1Real Madrid

Muniain31'
Isco63'
Bertaratzea46.413
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbao
Data
15/09/2018
Ordua
20:45
Data eta ordua
2018-9-15 - 20:45

Puntua partida bezala, zoragarria

Athletic Clubek bana egin du Real Madrilen aurka San Mamesen.

2018ko ira. 15a

Athletic Clubek bana egin du Real Madrilen aurka San Mamesen. Iker Muniainek lehen zatian eta Iscok bigarrenean izan dira neurketako golegileak.

Puntuak partidaren ezaugarri berbera izan du, zoragarria izan da eta; lehen minututik amaiera arte gure taldeak erakutsi dituelako berarengandik espero daitekeena, edo behin eta berriz saiatu da behintzat. Beti ere aurrean gaur egungo europar txapelduna geneukala ahaztu barik.

Alternatibak beteriko lehian Athleticek presioa eta behar legezko pausa ere, eta beharbada are hobeagoa dena, ez duela amorerik eman berdinketaren osteko aldian. Guzti hau San Mamesek gau handien beroa berreskuratu duen gau honetan.

Hiru partida, eta hirurak galdu gabe, bakoitza bere ezaugarriekin. Okerrena Iker Muniainen lesioa, oraindik zehatu barik dagoena. Bitartean taldeak bihartik ekingo dio lanari igandean Real Betisen zelaia bisitatzeko, ea etxetik at boladari eusten diogun.