FC Barcelona - Athletic Club
Jardunaldia 7
Liga

FC Barcelona - Athletic Club

FC Barcelona
FC Barcelona
11
Athletic Club
Athletic Club
  • 84' Munir
  • De Marcos 40'

KokapenaCamp Nou , Barcelona

78.015 pertsona

Berdinketa ia debekaturik dagoen zelaian

Athletic Clubek bana berdindu du FC Bartzelona taldearen aurka Camp Nou futbol zelaian. Oscar de…

undefined

Athletic Clubek bana berdindu du FC Bartzelona taldearen aurka Camp Nou futbol zelaian. Oscar de Marcose k egin du gure taldearen gola lehen zatian eta Munirrek etxeko taldearen partida amaitzeko minutu gutxi falta zirela.

Hamalau denboraldi pasa dira, 2003-2004 denboraldiaz geroztik, Ligan punturen bat Camp Noun urratu genuenetik, gaur egungo FC, Bartzelonaren entrenatzailea Ernesto Valverde gure aulkian zela. Horrek ederto laburbiltzen du zein zaila den urdin-gorrien aurka zerbait ateratzea eta ia 2001-2002ko garaipena eskuratu dugun, baina etxekoek ere beren merituak egin dituzte bigarren zatian.

Lehendabizikoan, aldiz, Athletic nagusi izan da. Arriskuak hartuz, baina determinazioz, abaguneak sortu ditu abantaila hartzeko, gure gola (De Marcosek Susaetaren pasea errematatuz) lehen zatiaren hondarrean heldu bada ere.

Atsedenaldia eta gero eustea tokatu zaigu eta hor ere lana ez da makala izan, are gehiago kontuan hartzen badugu astean zehar egin diren ahaleginak Sevillan eta San Mamesen, bero handiarekin eta partida bakoitzaren baldintzekin. Aitzitik, taldeak bere grina atera du, ideia bat daukala erakutsiz, batzuetan irteten ez den arren.

Okerrena Iñigo Martinezen lesioa izan da, baina lantalde luzea izateak berme guztietako ordezkoak eskaintzen dizu.

Eta horren lekuko ostiralean 21:00etan San Mamsen daukagun denboraldiko lehen derbyak beharko luke izan.