SD Eibar - Athletic Club
Jardunaldia 9
Liga

SD Eibar - Athletic Club

SD Eibar
SD Eibar
11
Athletic Club
Athletic Club
  • 17' Charles L. (p.)
  • Williams 23'

KokapenaIpurua , Eibar

6.475 pertsona

Joko gutxi eta berdinketa Ipuruan

Athletic Clubek bana egin du SD Eibarren aurka Ipuruan. Iñaki Williamsek egin du gure taldearen…

undefined

Athletic Clubek bana egin du SD Eibarren aurka Ipuruan. Iñaki Williamsek egin du gure taldearen gola eta Charlesek BEL-k babestutako penaltiaren bitartez sartu du armaginena.

Gaurko partidaren laburpena ez da askotan errepikatuko zaletuek gure onena bilatzen dutenean, baina gure taldeak ez du modurik aurkitu beste era batera jokatzeko eta, gutxienez, puntuarekin konformatu beharko Ligako bigarren derby honetan.

Etxekoek gehiago estutu dute, baina gola, duela aste bi bezala, ia espero gabe aurkitu dute. BEL sistema epailea laguntzeko sortu da, baina batzuetan epailearen lana baino apur bat gorago dagoela dirudi. Esaterako, aurreikusitako posibilitateen artean, ez du ematen gaurko jokaldia hanka-sartze nabarien artean egongo zenik.

Bat eta zero eta jokoa sortzeko zailtasunekin. Eskerrak erreakzioa azkar heldu dela Williamsen bitartez, ederto amaituz ukitu gutxiko jokaldia Aduriz eta Raul Garciarekin batera, eta panorama ez da aldatu lehia amaitu arte. Puntu bat eta hirugarren partida San Mamesetik urrun galdu barik.

Zortzi jardunaldi, zortzi puntu eta asteazkenean Rayo Vallecanoren zelaia bisitatuko dugu, atzeratu zen partida jokatzeko. Ea garaipenaren bidea aurkitzeko balio duen.