Deportivo Alavés - Athletic Club
Jardunaldia 16
Liga

Deportivo Alavés - Athletic Club

Deportivo Alavés
Deportivo Alavés
00
Athletic Club
Athletic Club

KokapenaMendizorrotza , Gasteiz

19.349 pertsona

Borroka latza, aukera gutxi eta atea hutsik

Athletic Clubek hutsean berdindu du Deportivo Alavesen aurka Mendizorrotza futbol zelaian. Puntu bat gehiago behetik…

undefined

Athletic Clubek hutsean berdindu du Deportivo Alavesen aurka Mendizorrotza futbol zelaian. Puntu bat gehiago behetik irteteko, joko eskasa eta aukera gutxi eskaini dituen neurketan. Honekin jada hiru partida daramagu erreskadan golik jaso gabe, hau da, taldeak sendotasuna erakusten dabilela eta hori ez da abiapuntu txarra burua altxatzeko.

Alaves erasokor zelairatu da, baloia luzeaz behin eta berriz erabiliz, baina minik ez digu egin. Hogeigarren minututik aurrera Athletic nagusitu da, izan dituen aukera apurrak ez ditu gauzatu. Bigarren zatian, aldiz, gauzak berriro orekatu dira, borroka latza izan da zelaiko alde guztietan, baina inork ez du sari gehiagorik merezi.

Gauzak horrela, larunbatean urteko azken partida daukagu San Mamesen Real Valladoliden aurka, abagune on bat sailkapenaren erdialdetik gertuago egoteko.