RC Celta VS Athletic Club 2019-1-7 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
18. Jardunaldia

RC Celta1 : 2Athletic Club

F.Beltrán46'
Muniain19'
Williams54'
Bertaratzea13.266
Laburpen bideoa
Estadioa
Abanca Balaídos
Herria
Vigo
Data
07/01/2019
Ordua
21:00
Data eta ordua
2019-1-7 - 21:00

Denboraldiko etxetik kanpoko lehen garaipena

Athletic Clubek 1-2 irabazi dio RC Celtari Abanca-Balaidos futbol zelaian. Muniainek eta Williamsek egin dituzte…

2019ko urt. 7a

Athletic Clubek 1-2 irabazi dio RC Celtari Abanca-Balaidos futbol zelaian. Muniainek eta Williamsek egin dituzte partidaren golak eta Fran Beltranek sartu du RC Celtarena.

Azkenean, bai, etxetik kanpoko lehendabiziko partida irabazi du gure taldeak, ondo merezita eta baita gauden egoerari dagokion sufrimendu kopuruarekin ere. Emaitza honi esker Athleticek azken hiru postuak uzten ditu, lehen itzulia amaitzeko igandean Sevillaren aurka jokatuko den norgehiagoka falta dela, baina bidea luzea izango da oso, 19 puntu gutxi baitira lasai samar ibiltzeko.
Inguruko taldeen emaitzak ikusita, garrantzi handiko erronka geneukan Balaidosen eta taldeak ausardiaz ekin dio lanari. Merezimenduz aurreratu da Muniainen bitartez, baina arrisku gehiegi pairatu barik eutsi eta gero, luzapenen madarikazioa bizi behar izan du atsedenaldira joan baino lehen. Fran Beltranek banakoa ezarri du arauzko denbora gaindituta zela eta zuri-gorrion galdera erraza zen: ordainduko al du taldeak kolpea bigarren zatian?

Zorionez Athleticek erantzun ona eskaini du eta gainera abantaila berehala berreskuratu du Williamsen definizio onari esker. Hortik amaiera ondo kudeatu du lehia, abaguneak izan ditu hirugarrena egiteko eta luzapenen madarikazioari izkin egin dio Maxi Gomezen burukada kanporantz abiatu denean.

Eta ostegunean Sevilla FC taldearen aurkako trilogiaren lehen hitzordua, Kopa bueltan dago eta.