Villarreal CF - Athletic Club
Jardunaldia 20
Liga

Villarreal CF - Athletic Club

Villarreal CF
Villarreal CF
11
Athletic Club
Athletic Club
  • 70' Toko Ekambi
  • J.Costa (b.a) 19'

KokapenaEstadio de la Cerámica , Vila-real

17.054 pertsona

Puntu batekin konformatu behar

Athletic Clubek bana egin du Vila-real CF taldearen aurka La Ceramica Stadiumean jokatu den partidan….

undefined

Athletic Clubek bana egin du Vila-real CF taldearen aurka La Ceramica Stadiumean jokatu den partidan. Jaume Costak, bere atean, eta Ekambik egin dituzte golak.

Amaieran penaturik, eta inpotentzia zentzazioarekin amaitu bada ere, Athleticek puntuak pilatzen segitzen ditu, etenik gabe, seriotasuna eta eraginkortasunaren eskutik. Gaurkoan, arerio zuzen baten aurka, tentsio handiko norgehiagokari nola heldu behar zaion erakutsi dute zuri-gorriek.

Atzean sendo, etxekoek ez dute aukerarik sortu bigarren zatira arte: burukada bat kanpora eta gola bera. Gure aldetik Ibaik Asenjoren ateko zurarekin egin du topo partida hasi eta berehala, eta gero Vila-realek bere atean egin du gola Yuriren erdiraketa zitalaren ostean.

Bigarren zatian sendotasuna mantendu egin da eta gola hartu arren, justu aurreko arean esku eztabaidagarri bat eskatu eta gero, taldeak aurrera jo du berriro, eta baita merezimenduak egin ditu bigarrena egiteko ere. Beno, egin, egin dugu baina teknologiaren aroan minutuak pasatu dira gehienontzako gola zela ezerezean geratzeko.

Horrela da futbola, batzuetan futbolaren protagonisten erabakiak onerako dira, beste batzuetan, aldiz, ez hain onerako eta Vila-realen horrela tokatu da.

Protestarako tarte gehiegirik gabe, indarrak pilatu behar ditugu igandean Real Betis mendean hartzeko eta LaLigako bolada onari eusteko. Lehia horretan ez da Beñat egongo, bosgarren txartel horia erakutsi baitiote.