Real Sociedad - Athletic Club
Jardunaldia 22
Liga

Real Sociedad - Athletic Club

Real Sociedad
Real Sociedad
21
Athletic Club
Athletic Club
  • 16' Oyarzabal
  • 45' Willian J.
  • Raúl García 82'

KokapenaAnoeta , Donostia

27.073 pertsona

Derbyan eten da bolada ona

Real Sociedadek 2 Athletic Clubek 1

undefined

Athletic Clubek 2-1 galdu du Real Sociedad taldearen aurka Anoetan. Raul Garcia izan da golegilea eta Oyarzabalek eta Willian Josek egin dituzte etxekoen golak.

Bolada ona eten egin da eta taldeak egin duen lehen zatia kontuan hartuta logikoa izan dela ondorioztatu daiteke. Lehen itzulian San Mamesen gertatu zen moduan, txuri-urdinek etekin ezin hobea atera diete gure hanka-sartzei. Esaterako, aldeko falta batek, jokalari guztiak etxekoen zelaian zeudela, abagune aparta bihurtu da Realarentzat: Oyarzabalek Herrerin gainditu du eta, atea hutsik zela, bat eta zerokoa ezarri du.

Taldeak kolpea nozitu du, baina aukera izan du partidan sartzeko. Tamalez, ordu erdiaren bueltan, Rullik desbideratu egin du Cordobaren burukada.

Bazirudien atsedenaldira gol bateko desabantailarekin joango ginela, baina lehen zatiko azken minutuan Willian Josek gol ederra egin du, den dena zailago ipiniz.

Bigarren zatian taldea sendoago egon da, gure arean ez dugu ia berririk izan Realari buruz, baina baloi jabetzak eta partidaren kontrola izateak ez dute aukera garbirik ekarri. Partida amaitzeko hamar minutu falta zirela berriro irainak jasan behar izan dituen Iñigo Martinezi penaltia egin diote. Raul Garciak jaurti du, Rullik desbideratu du baloia eta aldaratzea Raulek berak sareetara bidali du, baina azken uneotan ez gara gai izan arriskurik sortzeko.

Eta igandean FC Bartzelona bisitari daukagu San Mamesen. Lehia horretan ez da Capa egongo, bosgarren txartel horia erakutsi diote eta.