Athletic Club - Levante UD
Jardunaldia 30
Liga

Athletic Club - Levante UD

Athletic Club
Athletic Club
32
Levante UD
Levante UD
  • 5' Yuri
  • 27' Williams
  • 90' Muniain (p.)
  • Roger (p.) 50'
  • E.Cabaco 89'

KokapenaSan Mamés , Bilbao

36.450 pertsona

Garaipena azken unean

Athletic Clubek 3 Levante UDk 2

undefined

Athletic Clubek 3-2 irabazi dio Levante UD taldeari San Mamesen. Yurik, Williamsek eta Muniainek, penaltiz, egin dituzte gure taldearen golak. Roger, penaltiz, eta Cabaco izan dira bisitarien golegileak.

Hirugarren garaipena erreskadan taldea Europara begira ipinita mantentzeko. Honako hau azken uneotan erdietsi da, atsedenaldian dena aldapaz behera zegoela zirudien arren. Lehen zatian Athletic jaun eta jabe izan da eta aukerak izan ditu abantaila zabalagoarekin aldageletara joateko. Hasi eta berehala Yurik izugarrizko gola egin du eta beranduago Williamsek bere hamargarrena lortu du.

Bigarren zatian, aldiz, gauzak kontrako bidetik abiatu dira, hau da, Levante izan dela hasi eta berehala bere gola lortu duena. Penalti baten bitartez, eztabaidarako tartea uzten duen horietako bat, baina penaltia. Bi eta batekoarekin valentziarrek lerroak aurreratu dituzte.

Aitzitik abagunerik garbienak gureak izan dira, hasieran behintzat, batez ere Muniainen jaurtiketa bat zutoinera eta De Marcosen bolea Aitor Fernandez lehoikume ohiak ondo desbideratu duena. Halaz ere, azken minutuan Cabacok etekina atera dio korner bati berdinketa ezartzeko. Freskotasuna falta zitzaion taldeari, baina ez betiko adorea eta zeukan guztiarekin aurrera jo du. Muniaini arean oina zapaldu diote eta penaltia, eztabaidarako tartea uzten duen horietako bat, baina penaltia. Eta Muniainek beraz gola bihurtu du. Horren ondorioz urrezko beste hiru puntuak eta igandean erronka potolo datorkigu Getaferen zelaian. Muniainek ezin izango du jokatu hor, bosgarren txartel horia dela-eta.

Sasi guztien gainetik, daukagunarekin erein dezagun europar ametsa.