Athletic Club - Rayo Vallecano
Jardunaldia 32
Liga

Athletic Club - Rayo Vallecano

Athletic Club
Athletic Club
32
Rayo Vallecano
Rayo Vallecano
  • 2'49' Williams
  • 71' Raúl García
  • De Tomás 85'

KokapenaSan Mamés , Bilbao

38.732 pertsona

Merezi baino garaipen laburragoa eta Europara begira

Athletic Clubek 3-2 irabazi dio Rayo Vallecano taldeari San Mamesen.

undefined

Athletic Clubek 3-2 irabazi dio Rayo Vallecano taldeari San Mamesen. Williamsek (2) eta Raul Garciak egin dituzte gure taldearen golak. Bisitarien aldetik, Alex Moreno eta Raul de Tomas izan dira golegileak.

Guztiz merezita, baina aukerak kontuan hartuta aldea merezitakoa baino laburragoa izan da. Hasiera zoragarria eskaini digu taldeak: gola estrategian hasi eta berehala, eta joko guztia arerioaren zelaian. Gainera, BEL-en txanda heldu da, luzea eta zabala gaurkoan, eta bere lehen erabakia aldekoa suertatu da. Tamalez Raul Garciak ez du Alberto atezaina gainditu.

Ostean BEL-ek kontrako erabakia hartu du eta adierazitako penalti bat indarrik gabe utzi du. Hortik gutxira Rayok, jada unerik onenak bizitzen zituela, berdinketa erdietsi egin du. Egia esan, lehendabiziko abagune garbian izan da, baina atsedenaldira zalantzarekin abiatu gara.

Bigarren zatiaren lehen minutuetan gauzak nolabait konpondu dira. Williamsek bere bigarrena egin du eta hortik gutxira txartel gorria erakutsi diote Advinculari. Lehia aldapaz behera zirudien eta Athleticek erraztasun osoz aukerak sortzen zituen. Dena den ez da sufrimendurik gabeko aldia izan, Rayok berdinketa egin baitu… baina BEL-ek ezetz erabaki du.

Amaiera arte abaguneak bata bestearen atzetik etorri dira eta bisitarien atezaina eta berezko hanka-sartzeen artean denbora asko pasa da hirugarrena, Raul Garciaren eskutik, heldu arte. Dena den De Tomasek madrildarren bigarrena egin du eta luzapenean alde txikiak emozioa bizirik mantendu du.

Azkenean 46 puntu eta sei jardunaldi Liga amaitu arte. Hurrengo hitzordua jada argia den europar borrokan segitzeko Santiago Bernabeun izango da, igandean, Real Madrilen aurka. Horretan ez da Dani Garcia, gaur lesionaturik, egongo eta ikusteke dago Yuri Berchicheren presentzia.