CD Leganes VS Athletic Club 2019-4-24 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
34. Jardunaldia

CD Leganes0 : 1Athletic Club

En-Nesyri43'(b.a.)
Bertaratzea4.155
Laburpen bideoa
Estadioa
Butarque
Herria
Leganés
Data
24/04/2019
Ordua
20:30
Data eta ordua
2019-4-24 - 20:30

Europar haizearen eskutik

Athletic Clubek 0-1 irabazi dio CD Leganes taldeari Butarque futbol zelaian. En-Nesyrik bere atean egin du partidako gol bakarra.

2019ko api. 24a

Athletic Clubek 0-1 irabazi dio CD Leganes taldeari Butarque futbol zelaian. En-Nesyrik bere atean egin du partidako gol bakarra.

Haizea eta euria protagonistak izan dira eta Athleticek bere baitan daraman europar haizearen eskutik garaipena heldu dela esan daiteke. Borroka latza izan da protagonistarik aipagarriena, zelaian eta arbeletan, talde biek hiru zentral zelairatu baitituzte.

Lehen zatian eguraldiak sorturiko arazoek jokoa bera ia estali dute, baina, esan bezala, europar haizeak lehendabiziko bultzada eman digu Lekueren korner baten jaurtiketa En-Nesyrik berebiziko burukada bere aterantz zuzendu duenean.

Bigarren zatiaren hasieran unerik zailenak bizi izan ditugu, baina arrisku larregirik pasa gabe. Arlo horretan defentsako lana aipatzekoa izan da, Leganesek behin eta berriz erdiraketak egiten zituen, baina gure atzelarien lanak ez du zirrikiturik utzi. Kontraerasoan Williamsek, bere lehen 200 partida bete dituela zuri-gorriz jantzita, aukera aparta izan du zero eta bikoa ezartzeko, baina ezin izan du Cuellarren irteera gainditu.

Kontrako aldean, Yerayk lesio muskularra izan duela esan beharra dago.
Lau jardunaldi falta dira Liga amaitzeko eta europar borrokan murgildurik segitzen dugu, berri ona. Hurrengo erronka larunbatean bertan daukagu zain, San Mamesen, Deportivo Alaves arerio zuzenaren aurka, denboraldiko azken derbya, aukera paregabea zazpigarren postua behintzat finkatzeko.