Athletic Club - Sevilla FC
Final zortzirenak
Kopa

Athletic Club - Sevilla FC

Athletic Club
Athletic Club
13
Sevilla FC
Sevilla FC
  • 50' San José
  • Nolito 6'
  • André Silva 53'
  • Ben Yedder 77'

KokapenaSan Mamés , Bilbao

33.847 pertsona

Kopako kanporaketa, aldapaz gora

Athletic Clubek 1-3 galdu du Sevilla FC taldearen aurka San Mamesen Kopako final zortzirenen joaneko…

undefined

Athletic Clubek 1-3 galdu du Sevilla FC taldearen aurka San Mamesen Kopako final zortzirenen joaneko partidan. Mikel San Josek egin du gure taldearen gola eta Nolitok, Silva eta Ben Yedderrek talde andaluziarrarenak.

Ez da zorterik egon Aitor Elizegi presidentearen estreinaldian San Mameseko palkoan. Baloi jabetza eta ekimena eduki arren, zuri-gorriek ez diote inolako etenik atera balizko nagusitasunari eta Sevillak ate aurrean duen ahalmena erakutsi du, une erabakigarrienetan gainera.

Oso goiz aurreratu dira Sevillakoak, Athleticek ez du amorerik eman, Adurizi gola baliogabetu diote eta, gainera, aurretik hartutako mina berpiztu zaio eta zelaia utzi behar izan du.

Bigarren zatian gure taldeak saria izan du, San Josek buruz Susaetaren korner jaurtiketa sareetara bidali duenean eta aldeko bigarrena espero zela, Sevillak berea egin du eta hortik aurrera gauzak okertu dira, hirugarren gola tartean, eta kanporaketa guztiz aldapaz gora dago.

Igandean, Ligan, bestelakoa izango delakoan.