RCD Mallorca - Athletic Club
Jardunaldia 4
Liga

RCD Mallorca - Athletic Club

RCD Mallorca
RCD Mallorca
00
Athletic Club
Athletic Club

KokapenaSon Moix , Palma de Mallorca

16.390 pertsona

Puntu oso arraroa Mallorcan lortutakoa

Athleticek partidurik galdu gabe jarraitzen du ligan Palman berdindu ostean, Abdon eta Adurizek beraiek jaurtitako penaltiak huts egin ostean partiduaren azkeneko hamar minutuetan.

undefined

Ez zuten futbol onik egin Garitanoren jokalariek. Lehen zatiko aukerarik onena Reinaren eskuetara joan zen Raul Garciaren burukada bat izan zen Unai Lopezek ateratako korner baten ostean. Athleticek izan zituen aukerarik onenak Muniainen ezkerkada batekin eta jokalari nafarraren jokaldi on baten ostean Cordobari eragotsi zioten aukera batekin. Mallorcako jokalariek partiduaren azkeneko momentuetan presionatu zuten, Salva Sevillak, Unai Simonek kornerrera bidali zuen falta jaurtiketa batekin eta korner horretan, Babaren erremate batekin.

Mallorca gogotsu irten zen bigarren zatian eta aukera oso garbia izan zuen Lago Juniorren bitartez. Athleticek bikain erreakzionatu zuen eta Raul Garcia gola sartzeko zorian egon zen Yerayk egindako erdirakera errematatu ostean. Txalo zaparrada Itzela jaso zuen Aduriz zelaian zela, Reina atezainak baloia atera zuen marra gainetik baina Athleticek ezusteko itzela jaso zuen Salva Sevillaren jaurtiketa Unai Simonen eskuetara joan zenean baloiak zutoinean jo ostean.

Are eta txarragoa izan zitekeen egoera Yurik Kubori penaltia egin zionean. Zorionez, Abdon Pratek kanpora jaurti zuen baloia. Lehoiek aurkariaren zelaian amaitu zuten partidua, Reinak kornerrera desbideratu zuen Beñaten jaurtiketa batekin eta Larrazabalek langara bidalitako beste aukera batekin.

Eta inork espero ez zuenean, Gonzalez Fuertes epaileak penalti adierazi zuen Babaren eskuan baloiak jo eta gero. Adurizek, idoloa Mallorcan eta Bilbon, penaltia huts egin zuen Reinak gelditu ostean. Lur jota gelditu zen jokalaria. Baita etxeko zaleria ere, azkeneko jokaldian epaileak bertan behera utzi eta gero Alex Alegriak buruz sartutako gola.

FITXA TEKNIKOA

RCD Mallorca: Reina; Sastre, Valjent, Raíllo, Baba Rahman; Dani Rodríguez, Baba, Salva Sevilla, Lago Junior; Febas; eta Budimir.
Aldaketak: Kubo Dani Rodríguezen ordez (60’), Abdón Prats Budimiren ordez (75’) eta Alex Alegría Febasen ordez (83’).

Athletic Club: Unai Simón; Capa, Yeray, Iñigo Martínez, Yuri; Dani García, Unai López; Muniain, Raúl García, Córdoba; eta Williams.
Aldaketak: Beñat Unai Lópezen ordez (51’), Aduriz Cordobaren ordez (57’) eta Larrazabal Williamsen ordez (84’).

Epailea: González Fuertes, asturiarra. Txartel horiak: Dani Rodríguez (1’), Dani García (29’), Iñigo Martínez (43’), Unai López (46’), Baba Rahman (65’), Abdón Prats (75’).

Zelaia: Son Moix. Minutu bateko isilunea izan zen partiduaren hasieran Guillem Febrer, Mallorcako atezain ohiaren omenez.. Aritz Adurizek Mallorcako peñen oparia eta Mallorca taldeko elastikoa jaso zuen opari bezela.