Athletic Club - Deportivo Alavés
Jardunaldia 5
Liga

Athletic Club - Deportivo Alavés

Athletic Club
Athletic Club
20
Deportivo Alavés
Deportivo Alavés
  • 38' Raúl García (p.)
  • 72' Muniain

KokapenaSan Mamés , Bilbo

45.143 pertsona

Gozakaitza San Mamesen

Defentsan izandako maila onak, Raul Garciak, penaltiz, eta Muniainek, San Mameseko boladarekin jarraitzea ahalbidetu dute

undefined

Athletic Clubek San Mameseko emaitza onekin jarraitzen du. Hiru garaipen hiru partidetan, bost gol sartu ditu eta ez du golik jaso. Denboraldiko bigarren derbia ondo irabazi dio Deportivo Alavesi (2-0), Raul Garcia eta Muniainen golekin. Oraingoz, Sevilla-Real Madrid neurketaren emaitzaren zain, lehen mailako liderra da. Berdinketako emaitza izanda, zurigorriak Leganesera asteazkenean sailkapenaren lehen postuan joango dira.

Gaizka Garitanoren mutilek pentsatutako plana ezinhobe gauzatu zuten. Williamsen jokaldi on bati esker, Elyk txartel horia ikusi zuen. Hegaletatik pazientziaz sartu zen Athletic. Capak hasieran abisua eman zuen eta babazorroen bizkarrera joandako bigarrenean, zurigorriek helburua lortu zuten.

Gil Manzanok VAR-ean jokaldia berrikusi eta gero, Duartek Williamsi egindako faltarengatik penaltia adierazi zuen. Raul Garciak ez zuen parkatu eta, atsedenaldira iritsi aurretik, 1-0ekoa jarri zuen markagailuan.

Alavesek aurrera pausua eman zuen bigarren zatiko hasieran. Hala ere, Athleticek bi aukera garbi izan zituen 64. eta 65. minutuetan. Muniain lehenengo, baloia gutxigatik kanpora bidaliz eta Williams geroago, baloia langara bidaliz, zurigorrien bigarren gola sartzetik gertu egon ziren.

Azkenean, 2-0ekoa Muniainek sartu zuen aldaratze bat gosez hartu eta gero, Pachecok Ibairen jaurtiketa gelditu ostean. Hortik aurrera, partida kontrolpean eta Lekue berdegunetara bueltatu zen.

 

Athletic Club: Simon; Capa, Yeray, Iñigo Martinez, Yuri; Dani Garcia, Unai Lopez; Muniain, Raul Garcia, Ibai; eta Williams

Aldaketak: Beñat Unai Lopezen ordez (62’), Lekue Muniainen ordez (81’) eta Aduriz Williamsen ordez (83’)

Deportivo Alaves: Pacheco; Ximo Navarro, Laguardia, Ely, Duarte; Pina, Manu Garcia, Wakaso; Aleix Vidal, Joselu eta Luis Rioja

Aldaketak: Lucas Perez Manu Garciaren ordez (54’), Martin Agirregabiria Elyren ordez (62’) eta Pere Pons Pinaren ordez (81’)

Golak:

  • 37. Raúl García (p.)
  • 73. Muniain

Epailea: Gil Manzano (Extremadura). Txartel horiak: Ely (7’), Aleix Vidal (15’), Duarte (36’), Laguardia (70’) eta Simon (85’).

San Mames 45.143 ikusle. Toquerori omenaldia egin zitzaion partida hasi aurretik zurigorriekin izandako kirol ibilbideagatik. Lehendakari makila bat jaso zuen Iker Muniain, Athleticen kapitainaren partez.