
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2019-20
- CA Osasuna - Athletic Club
CA Osasuna - Athletic Club


- 76' Chimy Ávila
- Williams 21'
- Kodro 78'
KokapenaEl Sadar , Iruñea
16.145 pertsona
Kenanek mendean hartu du Sadarreko gotorlekua
Kodrok garaipenaren gola sartu du Osasunak berdindu eta gutxira eta gorritxoek etxean eduki duten bolada onarekin bukatu du

Kenan Kodro arrazoi bila zebilen Athleticen fitxaketaren zergatia justifikatzeko. Eta aurkitu egin du. Apetatsua da futbola, bere ibilbidea loratu zuen futbol zelaian lortu baitu Kodrok hainbeste itxaroten zebilen gola. Sadarreko zaleak goratua zeuden, Avilak norgehiakoka berdintzea lortu baitzuen berriki eta garaipenaren bila zihoan Osasuna. Munduko hoztasun guztiarekin, Kenanek bere ezker oinarekin jaurti eta Sadarreko harmailak isildu zituen. Gola egin eta barkamena eskatu zuen. Barrutik, baina, poz handia zuen Kodrok, 31 partidaren ostean gotorleku gorritxoarekin amaitzea lortu baitzuen. Eta Athletic, bosgarren. Ederra.
Landutako garaipena izan zen, gutxien espero zenean iritsi zena. Lehoiek oso ondo hasi zuten derbia, nagusitasunez. Sancetek, bere talde ohiaren aurrean titular bezala estreinatu zena, Sergio Herreraren eskuetara jo zuen laster. Bi minutu geroago, 7. minutuan, Raul Garciak Williamsen erdiraketa bat sareetara bidali zuen. Marrazainak, ordea, banderatxoa altxa eta VARak gola baliogabetu zuen.
Athleticen lehen gola gertu sentitzen zuten zale zuri-gorriek eta Yurik eta Cordobak hasitako jokaldi eder batean iritsi zen. Luxuzko pase batekin, Sancetek bakarrik utzi zuen Williams Herrera ateainaren aurrean eta aurrelariak ez zuen barkatu: jaurtiketa gurutzatu batekin Athleticen lehena egin zuen. Zailena egina zuten lehoiek, baina Sadarren partidak oso luzeak dira. Lehen zatiaren bukaeran Arrasateren mutilak hobeto ari ziren berdegunean eta Simonek geldiketa handiak egin behar izan zituen zuri-gorriak markagailuan aurretik mantentzeko. Horietako bat Juan Villarri. Zortzi minutu lehenago gol bat baliogabetu zion epaileak gorritxoari, jokoz kanpo egoteagatik.
Raul Garciaren hutsunea -lesioagatik berdegunea utzi eta Kenan zelairatu zen- igarri egin zen bigarren zatiaren hasieran. Abisua eman zuten Ruben Garciak eta Roberto Torresek. Eta Chimyk ez zuen barkatu. Baina, bat batean, gorritxoen area barruan San Josek eta Lekuek egindako lehia baten ondotik, Kenanek urrezko pilota bat aurkitu zuen eta honek ere ez zuen barkatu. Luzapenean, Williamsek 1-3koa sartzeko aukera izan zuen. Aurrelariak, baina, ez zuen Kordobaren etorrera ikusi eta atezainak gelditu egin zuen bere jaurtiketa. Berdin du. Izugarriko balioa duen 1-2koarekin bukatu da partida. Etxetik kanpo zuri-gorriek lortu duten denboraldiko lehen garaipena gaurkoa. Europako postuetan sendotu da Athletic.
Hamaikakoan

Herrera
David García
Fran Mérida
Chimy Ávila
Roberto Torres
Roncaglia
Ruben García
Lillo
Juan Villar
Darko
Estupiñán
Ordezkoak
Cardona
Adrián
Juan Pérez
Raúl Navas
Iñigo Pérez
Moncayola
Luis Perea
Entrenatzaileak
Jagoba Arrasate

CA Osasuna
Hamaikakoan
