Athletic Club VS CA Osasuna 2020-2-16 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
24. Jardunaldia

Athletic Club0 : 1CA Osasuna

Oier29'
Bertaratzea44.222
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
16/02/2020
Ordua
18:30
Data eta ordua
2020-2-16 - 18:30

Osasuna gailendu da derbian

Gorritxoek partidako abagune bakarra baliatu dute hiru puntuak eskuratzeko; Athleticek bi aldiz egin du topo zutoinarekin

2020ko ots. 16a

Athleticek 0-1 galdu du Osasunaren aurka San Mamesen, Oier Sanjurjok 22. minutuan sartutako golaren ondorioz. Lehoiek bi aukera argi izan dituzte azken txanpan: Capak lehenengo, Sergio Herrerak geldiketa ederrarekin deuseztu duena, eta Adurizen buruz egindako erremate bat zutoinarekin topo egin duena.

Lehoiek taularen erdialdian jarraituko dute, eta Alavesi egin beharko diote bisita datorren astean. Villalibreren mugikortasunak arriskua sortu du partidaren hasieran gorritxoen area inguruan, baina Osasunak Athletic neutralizatu du hurrengo minutuetan. Oierrek Simonen geldiketa baten aldaratzea baliatu du partidako gol bakarra sartzeko, geldikako jokaldi baten ondoren.

Unai Vencedorrek debuta egin du gaur lehen taldean, bere ibilbideko zati handi bat Santutxun egin ondoren. Geldikako jokaldietan duen arriskua erakutsi du gaur. Horietako batean Williamsek sareetara errematatu du baloia, baina epaileak gola baliogabetu du, Osasunako atezainari falta egin baitio Raul Garciak.

Gol aukera gehiago izan dira bigarren zatian. Aukaria atzean sartu da urrutitik behatu dute Simonen ate ingurua. Penaltia eskatu dute lehoiek gorritxoen area barruko esku bategatik, eta Vencedorrek zutoinean jo du falta jaurtiketa batean.

Azken ordu laurdenean aukera bikaina izan dituzte Gaizka Garitanoren mutilek. Williamsek Iñigo Martinezen erdiraketa bikaina errematatu du Herreraren eskuetara, eta 89.ean eta 92.ean iritsi dira Capa eta Adurizen abagune argiak. Ukabilak estutu behar ditugu ligako hurrengo partidarako.