Athletic Club VS Villarreal CF 2020-3-1 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
26. Jardunaldia

Athletic Club1 : 0Villarreal CF

Raúl García56'(p.)
Bertaratzea36.350
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
01/03/2020
Ordua
14:00
Data eta ordua
2020-3-1 - 14:00

Balio handiko garaipena Villarrealen aurka

Raul Garciak sartutako penalti batek Ligako bolada txarrari amaiera eman dio eta adorea berriz hartu da Kopako finalerdirako

2020ko mar. 1a

Athletic Club garaipenaren bidera itzuli da Villarreal 1-0 mendean hartuta, Raul Garciaren penalti bati esker, eta horrek adorearen bultzada eman dio Granadan ostegunean jokatuko den Kopako finalerdi erabakigarriari begira. Lehoiak defentsan oso sendo agertu dira berriro, eta bisitariak golik sartu gabe utzi dituzte; Laligan ez du inork hori lortu Callejaren taldeak etxetik kanpo jokatu duenean.

Izerditu egin behar zen bidezko garaipena lortzeko. Athleticek zenbait aurpegi berri zelairatu zituen eta atzeko lerroan lauko sistemara itzuli zen. Penaltia eskatu zuen Triguerosek Muniaini ustez kamisetatik eutsi ondoren. Damututzeko denborarik gabe, Simonek Gerard Morenorekin eskuz esku batean asmatu zuen, bere 77. urtebetetzean Iribar miretsiari egin ziezaiokeen omenaldirik onena. Txoporen omenez harmailetan ‘Iribar es cojonudo’ abestu zen lehen minutuan. Egun biribila izan zen harentzat.

Raulek gora joandako ezkerkada batez abisatu zuen Yurik pase ona eman ostean; zarauztarrak ezker hegal indartsua osatu zuen Cordobarekin, eta azken honek txalo zaparrada handia jaso zuen hamaikakora itzultzean. Atleticoko jokalari ohia zen goletik gertuen zegoena, eta hala erakutsi zuen bigarren zatiaren hasieran penalti bat sartu eta gero, lehenago Williamsen jaurtiketa batek Pauren eskuan eman zuela epaileak adierazi zuenean.

Partida erabakitzeko aukera 65. minutuan heldu zen, epaileak Albiolek eskuarekin egindako beste penalti bat adierazi zuenean Iñigo Martinezen burukada batean. Iñaki Williamsek hartu zuen ardura, baina Sergio Asenjok haren asmoa igarri zuen. Alcacerren pare bat aukeren ondorioz beldurra sartu zen gorputzean, baina gola gertuago izan zuena Athletic izan zen berriro.

Iñigo Martinezek Kordobak ondo jarritako erdiraketa bati erantzunez plantxan bota zuen bere burua baloiari emanez, eta Asenjok bere maila egiaztatu zuen Sancet eta Capari geldialdi bikoitza eginez. Athleticek, azkenean hiru erdiko atzelariekin berrituta, garaipena lortu zuen bere zaleekin batera. Hiru puntuak etxean geratu dira eta bi taldeon arteko ‘goal average’-a gure aldekoa da. Popako haizea, eta orain Kopako finalaren bila adorea hodeietan baitago.