SD Eibar - Athletic Club
Jardunaldia 29
Liga

SD Eibar - Athletic Club

SD Eibar
SD Eibar
22
Athletic Club
Athletic Club
  • 19' Kike García
  • 78' Orellana (p.)
  • Raúl García (p.) 8'
  • Villalibre 81'

KokapenaIpurua , Eibar

Markagailu aldaketak Ipuruako derbian

Villalibrek, zelairatu eta berehala 81.ean egindako erremate batekin, puntu bat berreskuratu du (2-2) galtzen hasi eta irabazten jarri zen Eibarren aurka

undefined

Athletic Clubek bina berdintzea lortu du Eibarrera egindako bisitan. Raul Garciaren golarekin markagailuan aurretik jarri gara baina gero irauli dute. Hala ere, Villalibrek belaunarekin puntu bat berreskuratu du berdinketa jartzeko derbian, hutsik eta muinik gabeko Ipuruan. Lehoiek bigarren berdinketa kateatu dute Coronavirusen ostean, eta Betisen aurka garaipen batez boladarekin amaitzea izango dute helburu.

Partida laster jarri zen lehoientzat aurrez aurre. Dmitrovicek, bere esku salbatzailearekin, Cordobak hurbil-hurbilean egindako jaurtiketa bat Caparen erdiraketan atera ondoren, Yurik bolea pozoitsu bat bidali zuen area barrura baina baloiak Escalanteren eskuineko eskuarekin egin zuen topo. Jokaldia monitorean berrikusi ostean, Prieto Iglesiasek penaltia adierazi zuen. Zazpigarren minutua zen, eta Raul Garciak ez zuen aukera galdu.

Zuri-gorriek laster egin zuten zailena. Hala ere, jakina da Eibarrek ez duela inoiz amore ematen. Cotek, Simonek gelditutako falta zuzen batekin abisatu zuen, eta bigarren abagunean berdinketa berrezarri zen. Orellanaren erdiraketa batean bigarren zutoinera Pedro Leonek luzatu zuen, Kike Garciak sare barrura bidaliz.

Partida kontrolik gabeko erritmoan sartu zen, eta bi taldeen presioaren eraginez paseen zehaztugabetasuna nagusi izan zen. Gaizka Garitanoren mutilek aurrerapausoa eman nahi izan zuten azken txanpan atsedenaldiaren aurretik, baina ez zuten emaitzarik lortu. Sergi Enrichek ere, buruz, Simoni behartu zion baloia kornerrera desbideratzeko.
Eibarrek ukabilak estutu zituen garaipenaren bila salbaziotik gertuago izateko. Mendilibar kanporatua izan ondoren, Sergi Enrichen burukada nabarmen batean aukera batez gozatu zuen, baina Simonen eskuetan amaitu zen. Athleticek Williamsen jaurtiketa gurutzatu batekin erantzun zuen. Aukera gutxiko partida zen.

Amaierarako ordu laurden falta zela, Dani Garciaren penalti eztabaidagarria iritsi zen BEL-en ere berrikusita. Orellanak sareetara bidali zuen, Simonek jaurtiketaren norabidea igarri egin zion arren. Athleticek berehala erreakzionatu zuen eta Villalibrek, zelaira sartu eta gutxira, bolea eder bat harrapatu zuen eskuinarekin Dani Garciaren erdiraketa batean. Ligako bere bigarren gola zen, une egokian. Quique Gonzalezen azken aukera baterako denbora baino ez zen egon.