Athletic Club VS RCD Mallorca 27/6/2020 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
32. Jardunaldia

Athletic Club3 : 1RCD Mallorca

Raúl García16'(p.)
O.Sancet24'
Villalibre90'
Budimir70'(p.)
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
27/06/2020
Ordua
14:00
Data eta ordua
27/6/2020 - 14:00

Athletic Europarako borrokan sartu da

Mallorcaren aurka 3-1 irabazita, Raul Garcia, Sancet eta Villalibreren golei esker, dagoeneko bi puntura dauka zazpigarren postua

27 de jun. de 2020

Athleticek 3-1 irabazi dio gauzak zail jarri dituen Mallorcari. Raul Garciaren penalti batek zuloa ireki du eta Lezamako harrobiaren bi jokalarik, Sancetek eta Villalibrek, garaipena ziurtatu dute. Lehoiak bete-betean sartzen dira Europarako borrokan. Gaur, zazpigarren dagoen Real Sociedadetik bi puntura egingo dute lo. Asteazkenean Mestallan jokatuko den norgehiagoka erabakigarria izango da gorantzaren joera baieztatzeko.

Mallorcak bizia zuen jokoan eta San Mamesen zelairatu da erasoko futbola zabaltzeko asmoz. Ez zen aurkari erosoa izan lehoientzat; Unai Lopezek bi jaurtiketekin abisatu zuen. Lago Juniorrek Raul Garciari egindako penalti batek zabaldu zuen markagailua. Raul bera arduratuko zen bere mailarekin, denboraldiko hamaikagarren gola sartzeko.

Betisen aurka bezala, Garitanoren arbelak bidea erraztu zuen. Zerbaitegatik da estrategian gol gehien egiten dituen LaLigako taldea. Lehoiek korner bat laburrean egin zuten Unai Lopez eta Sanceten artean, eta Oihanek maila handiko eskuinkada batez baloia sareetara bidali zuen. Estreinaldi goleatzaile ederra.

Atsedenaldiaren ostean, Sanceten jokaldi batean hirugarrena egiteko atarian egon ziren lehoiak, baina Mallorcak sartu zuen gola 68. minutuan, Yurik Trajovskiri egindako penalti baten ondorioz. Budimirrek sareetara bidali zuen. Dani Rodriguezek ezustekoa eman zuen jaurtiketa gogor batekin, baina Athleticek kontraerasoan garaipena ziurtatu zuen Villalibrek egindako bigarren jaurtiketan, Cordoba eta Vesgaren arteko erasoan, arabarrak gernikarrari pase ona eman eta gero.