Athletic Club VS Real Madrid 2020-7-5 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
34. Jardunaldia

Athletic Club0 : 1Real Madrid

Sergio Ramos73'(p.)
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
05/07/2020
Ordua
14:00
Data eta ordua
2020-7-5 - 14:00

Porrot mingarria Real Madrilen aurka

Athleticek punturen bat merezi izan du baina azkenean talde zuriarentzat izan dira hiru puntuak Dani Garciak Marcelori egindako penalti eztabaidagarri baten ondorioz

2020ko uzt. 5a

Athleticek porrota jaso du San Mamesen (0-1) Real Madrilen aurka, eta zorte hobea merezi izan du taldeak egindako lanari esker. Atzerapausoa da Europara joateko asmoetan, baina aurrerapausotzat jo daiteke taldea amaierara arte borrokan jarraitzeko prest dagoelako. Partida Dani Garciak Marcelori egindako penalti eztabaidagarri batek erabaki du. Sergio Ramosek sartu du.

Klasikoa Simonek Asensiori egindako geldiketa batekin hasi zen falta jaurtiketa batean, jokalariak taktikoki ia kokatu ez zirenean. Athletic zelaian Madril baino hobeto kokatzen hasi zen, eta bere aukerarik garbiena Raul Garciaren burukada batean heldu zen baina Courtoisek urruntzea lortu zuen, Capa eta Unai Lopezen arteko jokaldi zoragarri baten ostean.

Yerayk min hartu zuen 20. minutuan eta Nuñez zelairatu zen haren ordez, baina aldaketa honek Gaizka Garitanoren taldean ia ez zuen eraginik izan. Rodrygoren jokaldi batzuetan bakarrik etorri ziren estualdiak. Williamsek beste aukera garbi bat izan zuen Muniainen pasearen ostean, baina bere jaurtiketa gora joan zitzaion. Militaori ere egin zion erronka Courtoisengana egindako lasterketa batean, baina Portoko jokalari ohiak eutsi egin zion. Atsedenaldiaren aurretik, Zidaneren jokalariek abagune bat besterik ez zuten izan Benzemaren burukada baten bitartez Asensioren erdiraketan.

Partida orekatuta zegoen, berdinketara eraman zezakeen hartu-eman polit batean, partidako jokaldi eztabaidatsua iritsi zenean, 69. minutuan, Dani Garcia area barruan jausi zen, Marcelorekin baloi erdibitua irabazten saiatzean. BEL-en deia egon zen, eta epaileak, jokaldia ikusita, penaltia zela erabaki zuen. Ramosek Simon gainditu zuen, jaurtiketa nondik zihoan igarri bazion ere.

Lehoiek bere haserrea azaldu zuten Ramosek Raul Garciari area barruan egindako oinkadan BEL-a sartu ez zelako, bistakoa zirudien, eta horren ostean Sanceten jokaldi baten berdinketa lortzeko aukera bakarra heldu zen, baina De Marcosek baloia gora bidali zuen.

Pena handia jasandako porrota, bidegabea zein mingarria izan zelako. Are gehiago partida hau San Mameseko zalerik gabe jokatzea, seguruenik lehoiei emaitza hobea lortzen lagunduko zielako. Errekuperatu beharra dago, lau egun barru Europan sartzeko final itxurako partida baitago Sevillaren aurka.