Levante UD - Athletic Club
Jardunaldia 36
Liga

Levante UD - Athletic Club

Levante UD
Levante UD
12
Athletic Club
Athletic Club
  • 70' Bardhi
  • Raúl García 4'46'

KokapenaCamilo Cano , La Nucía

Garaipen erabakigarria ametsetan jarraitzeko

Raul Garciaren bi golek Europarako borrokan sartu dute berriro Athletic

undefined

Athletic Clubek 1-2 irabazi dio Levanteri La Nucian, eta, garaipen horri esker, Europako postu bat lortzeko borrokan amets egiten jarraituko du. Raul Garciaren beste bikote batek lehoien garaipena marraztu zuen, eta orain Leganes eta Granadaren aurka eginahalak egitea baino ez zaie geratzen. Garaipen garrantzitsua da, egungo egoera eta taldeak Alacanten izandako bajak aintzat hartuz gero, eta horrek lantaldearen jarrera ona erakusten du.

Raul Garciari talde valentziarren aurkako partidak ondo datozkio. Mestallan bikote bat egin zuen Athleticek Europara joateko dituen aukerak indartzeko eta La Nucian, Levanteren aurka, balentria bera errepikatu zuen. Ez dago opari hoberik klubarentzat bere 34. urtebetzean! Nafarrak, hamabost golekin jada, 0-1ekoa laster jarri zuen markagailuan, 3. minutuan, hain zuzen ere. De Marcos langilearen bi barneraldiren ostean heldu ziren Raul Garciaren golak. Lehenengoan Aitor Fernandez atezaina eskubiaz gainditu zuen, hurbil-hurbiletik. Konexio bera errepikatuko zen handik gutxira, baina Raulen jaurtiketa ahulak ez zuen arriskurik sortu.

Iñigo Martinezen txartel horia kenduta, Leganesen kontra jokatzea eragotziko diona, ez zen albiste txarrik izan lehen zatian. Egia esan, albiste zoragarri bat heldu zen: 0-2koa luzapenean. De Marcosek Raul Garciari pasea eman zion eta golegile zuri-gorriak baloia atezainaren gainetik bidali zuen bikaintasunez.

Athletic oso eroso sentitu zen bigarren zatian, Raul Garcia eta Vesgaren jaurtiketekin mehatxu eginez, Bardhik 70. minutuan, Mayoralen jokaldi batean, 1-2koa jarri zuen arte. Atzeko lerroan seriotasunez jokatzea nahikoa izan zen, eta Iñigo Martinez ere zentimetro eskas batzuengatik ez zen baloi batera heldu sarera bidaltzeko Unai Lopezen korner batean. Ez zen beharrezkoa izan.