Granada CF VS Athletic Club 2020-3-5 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
1/2

Granada CF2 : 1Athletic Club

Carlos Fernández48'
Germán76'
Yuri B.81'
Bertaratzea20.799
Laburpen bideoa
Estadioa
Nuevo Los Cármenes
Herria
Granada
Data
05/03/2020
Ordua
21:00
Data eta ordua
2020-3-5 - 21:00

Finalera!

Yuri Berchicheren gol handi batek, 81. minutuan, titulua lortzeko lehian jarri du Athletic, eta finala datorren hilean jokatuko da Real Sociedaden aurka

2020ko mar. 5a

Kopa osoan bezala sufrituta, gauza guztien gainetik txapelketa hau maite duen Athletic Club Sevillako finalerako sailkatu da. Real Sociedad izango du aurrez aurre, aurrekaririk gabeko euskal derbia, alegia. Yuri Berchicheren golak, Vesgak sakontasunean sartutako baloi bati tximista bezala area barruan sartuz, erantzuna eman zien bigarren zatian Carlos Fernandezek eta Germanek buruz sartutako golei.

Yurik 81. minutuan egindako gol hori betirako geratuko da. Berchiche, Gaizka Garitanoren taldea Tenerifen erreskatatu zuen jokalari bera, kanporaketan justizia egiteko agertu zen; izan ere, Athletic San Mamesen oso nagusi izan zen, baina arriskua zegoen markagailuan alde laburra lortu zuen eta. Gainera, ez Yurik, ez Iñigo Martinezek eta ez Williamsek ez zuten txartelik ikusi, eta, beraz, finala jokatu ahal izango dute.

Nerbio gerra zen. Granadak ez zuen bere jokoa erakusten, eta Athletic ere ez zegoen prest funtsik gabe erasora joateko finalerako txartela ia eskuan izateko. Izan ere, ez zen ezustekorik izan, Williamsek 27. minutuan jokaldi batean sakondu zuen arte; zuri-gorriaren erdiraketan Victor Diazek, atzeraka, ia bere atean sartu zuen Rui Silvaren erreflexuengatik izan ez balitz. Jokaldi horretatik beste bat atera zen Yuriren erdiraketa batean, baina San Josek sarearen albora bidali zuen.

Garitanoren taldearen unerik onena izan zen lehen zatian; Yerayren baloi luze bat Williamsengana joan zen eta bere atzeko pasea gora bota zuen Raul Garciak. Athletic jokoan nagusi izan ez bazen ere, zelaian eroso zegoen.

Jakina zen etxekoen jokaldi indartsuetako bat baloi gelditua zela. Eta hor bai, lehen zatiko azken unean Yangel Herreraren burukada bat mirariz atera zuen Williamsek ateko marran. Desfibriladore-jokaldia zen. Gero, bigarren zatian, aireko baloietan arazoak etorri ziren Carlos Fernandezen eta Germanen golekin, baina Yuri aingerua agertu zen. 25. koparen bila!