
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2020-21
- Real Valladolid - Athletic Club
Real Valladolid - Athletic Club


- 19' (p.) Orellana
- 48' Marcos André
- Williams 86' (p.)
KokapenaJosé Zorrilla , Valladolid
Porrota Pucelan
Athleticek 2-1 galdu du Valladoliden akatsen erruz eta markagailua kontra zuela zenbait aukeraz gozatu ostean

Athletic Clubek 2-1 galdu du Valladoliden hutsegiteek zigortuta. Penalti batek eta bigarren zatiaren hasieran jasotako gol batek dena zail jarri zuten. Ondoren, gutxienez partida berdintzeko aukerak egon ziren, Villalibre eta Williamsen eskutik batez ere, baina ez zen denborarik geratzen. Iñakik hamaika metroetatik sartu zuen Athleticen gola.
Dena oso azkar korapilatu zen, 16. minutuan, Yerayren lagapen baten ostean Simonek kontrol batean egindako akats bat penalti bihurtu zenean. Orellanak gogor jaurti zuen barrura. Arratsalde euritsuan, lehoiei ur-lasterraren kontra igeri egitea zegokien.
Athletic jokoan nagusi zen eta kornerrak eta faltak zituen bere alde, baina ez zuen Masipen atea aurkitzen. Guardiolak Herviasen erdiraketa on bat gora bidali zuen bigarren zutoinean. Zuri-gorriek estrategia jokaldi ona prestatu zuten Morcillorentzat, baina baloia gora joan zen.
Txarrena bigarren zatiaren hasieran iritsi zen. Bilbotarrek 2-0ekoa laster jaso zuten: Herviasen jaurtiketa batean Simonek desbideratu eta Marcos Andrek barrura bultzatu baino ez zuen egin.
Garitanok aldaketa hirukoitza egin zuen kolpean eta Athleticek bi aukera argi izan zituen hiru minututan. Masipek, Villalibrek plantxan egindako burukadan partidaren geldiketa egin zuen Yurik ondo erdiratu ostean. Handik gutxira, Muniain Williamsi asistentzia eman eta honek Masipekin buruz burukoan erregateatzen saiatu zen, baina atezainak eutsi egin zion eta jaurti barik geratu zen. Partida hau zenbatuta, Muniain bera partida gehien jokatu duten hamar lehoien zerrendan sartu da Julen Guerrerorekin berdindurik.
Athletic 85. minutuan sartu zen partidan, epaileak Yuriri egindako penaltia adierazi zuenean BELen laguntzaz. Williamsek kolpe leun batez goian sareratu zuen Masip engainatuz. Beste aukera batzuk egon ziren: korner batean Villalibre bigarren zutoinera bultzatzen saiatu zena, Sancetena buruz Yuriren hondoko lerrora iritsita eta Williamsen azken aukera.
Hamaikakoan

Masip
Hervías
Joaquín
Bruno
Nacho
Orellana
Alcaraz
Fede S.
Óscar Plano
Marcos André
Sergi Guardiola
Ordezkoak
Luis Pérez
Waldo
Raúl Carnero
El Yamiq
Roberto
Kike Pérez
Roque Mesa
Míchel
Toni Villa
Jota
Weissman
Entrenatzaileak
Sergio González

Real Valladolid
Hamaikakoan

Masip
Hervías
Joaquín
Bruno
Nacho
Orellana
Alcaraz
Fede S.
Óscar Plano
Marcos André
Sergi Guardiola
Ordezkoak
Luis Pérez
Waldo
Raúl Carnero
El Yamiq
Roberto
Kike Pérez
Roque Mesa
Míchel
Toni Villa
Jota
Weissman
Entrenatzaileak
Sergio González

Athletic Club
Hamaikakoan
