Athletic Club VS Elx 2021-1-3 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
17. Jardunaldia

Athletic Club1 : 0Elx

Muniain25'
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
03/01/2021
Ordua
14:00
Data eta ordua
2021-1-3 - 14:00

Garaipena Elcheren aurka Muniainen golarekin

Athleticek garaipen zabalagoa merezi izan zuen, baina De Marcosek berdinketa saihestu zuen 89. minutuan

2021ko urt. 3a

Athletic Clubek Elche CF irabazi du San Mamesen 1-0ekoaz Iker Muniainen golarekin. Lehoiek garaipen zabalagoa merezi izan zuten etengabeko euri-zaparrada izandako partida batean, baina De Marcosek, oso egoki, 89. minutuan ateko marratik atera zuen baloia, Rigonik Unai Simonen irteera gainditu eta gero.

Zuri-gorriak aurkariak baino indartsuagoak, erabakigarriagoak eta biziagoak izan ziren. Hasieratik De Marcosek hegaletik erakutsitako bultzada aprobetxatu zuten. Gola 24. minutuan iritsi zen, Williamsen eta Guardiakoaren arteko jokaldi bikain batean, eta Muniainek baloia sareetara bidali zuen, posizio akrobatikoan. Iñakik 2-0ekoa egiteko aukera izan zuen, baina Edgar Badiak bere jaurtiketa gainetik kendu zuen.

Bigarren zatian, Athleticek aukera gehiago izan zituen. Raul Garciari gol bat baliogabetu zitzaion Berenguer jokoz kanpo egoteagatik. Muniainek, erdiko postu aurreratuan, behin eta berriz baloia eman zion Williamsi, eta honek bere aukerarik garbienean gurutzetara jaurti zuen. Yurik gola egiteko bi aukeraz gozatu zuen jarraian, hanka bakoitzarekin, baina beranduago Elchek, Rigoniren jokaldian, sekulako sustoa eman zuen. Ez zen bidezkoa izango. Asteazkenean FC Bartzelona jasoko dugu etxean. Ea bigarren garaipena jarraian lortzen den.