Athletic Club VS Getafe 2021-1-25 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
20. Jardunaldia

Athletic Club5 : 1Getafe

Raúl García12'
Yeray50'
Raúl García60'
Berenguer75'
De Marcos82'
Cucurella1'
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
25/01/2021
Ordua
21:00
Data eta ordua
2021-1-25 - 21:00

Athleticen gol festa Getaferen aurka

Lehoiek bost gol sartu dizkiote Bordalasen taldeari, eta erakustaldiak Marcelinori ondoz ondoko laugarren garaipena ekarri dio

2021ko urt. 25a

Athletic Clubek 5-1 gainditu du Getafe partida bikaina jokatu ostean. Halaber, 19 segundoan Cucurellak sartutako gol bati markagailuan buelta eman behar izan dio. Raul Garcia, bi erremate bikain eginez (boleaz eta burukada ikusgarri batekin), Yeray, zuri-gorriz sartzen duen lehen gola bere 130. partidan (buruz), Berenguer kontraeraso batean, eta De Marcos, Villalibrek oparitutako erdiratzean, gol-kopuru handiaren golegileak izan ziren. Zer nolako urtebetetze opari Yerayk egin zuena, bezperan 26 egin zituen eta! Bederatzigarrenak sailkapenean eta gezia gorantza doa.

Marcelinoren Athletic hegazkin bat da. Lau garaipen lortu ditu jarraian, Barçaren aurka estreinaldian huts egin ondoren. Real Madril, Bartzelona, Eivissa eta Getafe erori dira Athleticen aurrean. Lehoien aurka galdu ez zuen Bordalasen taldeari bost atzamarrak erakustea ez da txantxetako gauza.

Lehen minutuan zaplaztekoa jasotzean ere ez zen mugitu eserlekuan jarri eta gutxira, Getafek egindako omenaldiaren ostean Superkoparen titulua irabazteagatik. BELek Williamsi egindako penalti bat baliogabetu zuen. Beste kolpe bat izan zen, baina ezta horregatik ere. Erdiraketetan bikain ari den Muniainek Raul Garcia aurkitu zuen 12. minutuan bana berdintzeko. De Marcosek oso gertu izan zuen buruz 2-1ekoa.

Albiste on gutxi bazeuden ere, Unai Simon taldearen buru izan zen Matari penaltia gelditu ondoren 1-1ekoaz markagailuan. Muniainek Raul aurkitzen jarraitu zuen baloi geldituan eta Williamsek boleaz gutxigatik kanpora bota zuen.

Bigarren zatia Athleticen festa izan zen. Getafe zakarra lehoien eskuetan zegoen eta zelaitik desagertu zen. Dena Muniainen beste falta jaurtiketa batekin hasi zen, oraingoan Yerayren burura (49’). Ordubetean Raulen burukada bikaina heldu zen: lepoa indarrez biratu zuen Balenziagaren erdiraketa batean. Eskuineko atzelariak min hartuta utzi zuen zelaia entrenatzaileak besarkatuta.

4-1ekoa De Marcosen lapurreta handi batean iritsi zen; Williams aurkitu zuen eta azken honek Berenguerri bultzatzeko baloi bat oparitu zion. Eta Oscarrek berak, gogotsu, bosgarrena bidali zuen sareetara Villalibrek erdiratutako baloi eder batean. Pena izan zen San Mamesek harmailak hutsik izatea.