Real Betis VS Athletic Club 2021-4-21 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
31. Jardunaldia

Real Betis0 : 0Athletic Club

Laburpen bideoa
Estadioa
Benito Villamarín
Herria
Sevilla
Data
21/04/2021
Ordua
20:00
Data eta ordua
2021-4-21 - 20:00

Berdinketa Betisen etxean

Athleticek Bravo larritu zuen azken txanpan, Fekirren txartel gorriagatik bat gehiagoz jokatutako partidan

2021ko api. 21a

Athletic Clubek golik gabe berdindu du Real Betisen etxean LaLigara egindako itzuleran. Zuri-gorrien aukera nagusiak azken txanpan iritsi ziren: Bravok Unai Lopezen eta Raul Garciaren bi jaurtiketa arriskutsu gelditu zituen, azken jokalari honi jokoz kanpo egoteagatik gol bat baliogabetu zioten, eta Villalibrek baloia langara bidali zuen 91. minutuan, kontraeraso batean. Betisek hamar jokalarirekin jokatu zuen, epaileak Fekir goiz kanporatu ondoren.

Talde bilbotarrak Sevillan jokatu zuen berriro Kopako etsipenaren ostean, eta baja ugarirekin, besteak beste Iñigo Martinezena azken orduan. Partida Morcilloren abagune batekin hasi zen, baina Claudio Bravok ahal zuen bezala baloia gainetik kendu zuen. Jokaldi horretan Emersonek zuri-gorriari penaltia egin ziola eskatu zen.

Athletici neurketa errazago jarri zitzaion Fekirren kanporatze goiztiarrari esker. Betiseko jokalariari txartel gorria erakutsi zion epaileak, BEL-en arabera Vencedorri neurrigabeko sarrera egin ziolako. Hortik aurrera, baloiaren zirkulazioan pazientzia izatea eta akatsik ez egitea zen agindua. De Marcosen barneraldiak eskuinetik, batez ere Sancet iritsi ez zen batean, lehoien aukerarik onenak izan ziren.

Betisek izutu egin zituen lehoiak bigarren zatiaren hasieran, Mandiri jokoz kanpo egoteagatik baliogabetutako gol batekin, bai eta Emersonen erdiraketa pozoitsuan zuri-gorriek nahigabe langara desbideratutako beste batekin ere. Lehoiei kosta egiten zitzaien hutsuneak aurkitzea, eta Unai Lopezek eta Raul Garciak area kanpotik gogor jaurti egin arte ez zuten mehatxu handirik egin. Bravok bi jaurtiketa horiek ondo urrundu zituen. Beranduago, nafarrari gol bat baliogabetu egin zioten jokoz kanpo zegoelako. Marcelinoren taldeak garaipenaren bila erasora jo zuen, baina baloi erabakigarria lortu ahal izan gabe. Hori bai, Villalibrek aukerarik garbiena izan zuen Unai Lopezen kontraeraso batean, baina baloiak langan jo zuen. Egia da, halaber, Simonek geldiketa bikaina egin ziola Lainezi neurketaren azken jokaldian.